http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Galbide txokoak Araban' erakusketa Artziniegara iritsiko da, Erdi Aroko azokaren egunean

SERGIO EGUÍA

“Galbide txokoak Araban” erakusketa bihar, larunbata, iritsiko da Artziniegara, Antzinako Azokaren egunean, eta haren xedea da hango bizilagunei eta bisitariei erakustea gure lurralde historikoko erakargarri eta natura, kultura, ondare eta gastronomia baliabide nagusiak.

Erakusketa herriaren erdialdean dagoen Garai plazan egongo da instalatuta, irailaren 16tik urriaren 2ra.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak azaldu duenez, erakusketa ibiltari horren xedea da “erakustea Artziniegako bizilagunei eta Antzinako Merkatuaz gozatzera hurbiltzen diren ehunka pertsonei lurraldeak dauzkan erakargarri ugariak, eta haien erakarmenaren bidez animatzea lurralde historikoko beste eskualde batzuk ezagutu ditzaten”.

Gonzalezek nabarmendu duenez, Artziniega da “Aiarako Kuadrillako turismoaren eragileetako bat, haren Erdi Aroko hiri multzoak daukan erakargarritasunagatik, haren Etnografia Museoagatik, Santxotena Museoagatik eta eskualdeko beste baliabide batzuetatik hurbil egoteagatik, hala nola Kexaako monumentu multzotik eta txakolinaren ibilbidetik”.

“Galbide txokoak Araban” erakusketa joan den martxoan instalatu zen lehen aldiz Gasteizen, Saskibaloiko Errege Koparen azken faseak iraun zuen bitartean. Erakusketa horrek, ibiltaria izaki, Gasteizko autobus geltokira eta Forondako aireportura, Madrilera eta Guardiara “bidaiatu” zuen.

Fotos

Vídeos