http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gabonetako programazioa Euskalduna Jauregian arriskuan dago Eulen enpresako grebaren ondorioz

Eulen enpresako langileek greba mugagabea hasi dute ostegun honetan «lan baldintza duinak» negoziatzeko helburuarekin

ELCORREO.COM

Hamabost urte igaro dira Bilboko Euskalduna Jauregiak Eulen enpresa kontratatu zuenetik. Momentu horretatik, enpresa honek zerbitzu osagarriak eskaini ditu eta, orain, lehenengo aldiz, bere langileek mugagabeko greba planteatu dute. Zehazki, Eulen enpresako langileek greba mugagabea hasi dute ostegun honetan, abenduaren 28an, «lan baldintza duinak» negoziatzeko helburuarekin.

Eulen enpresako langileek agerraldia egin zuten asteazkenean, Bilbon, greba deialdia iragartzeko. Agerraldian adierazi zuten 45 langile direla Euskalduna Jauregian azpikontratutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak. Oro har, aretoen muntaia eta desmuntaiaz, laguntza teknikoa eskaintzeaz, atezainen laguntzaile izateaz, bisitariak kokatzeaz, arropategiaz, ekitaldiak koordinatzeaz eta leihatilan egoteaz arduratzen dira.

Horrela, azpimarratu zuten «helburu argi batekin» antolatu direla, hain zuzen, Euleni «lan baldintza duinak bermatu ditzala exijitzeko». Halere, eskatzen dutena bermatzeko «borondaterik ez» dagoela ikusita, Euskalduna Jauregian greba mugagabea hasiko zutela iragarri zuten.

«Eulen enpresan urte askotan lanean aritu eta gero, hauxe da gure egunerokoa: legeak ezarritako langa gainditzen duten lanaldiak; lan egutegirik ez; plusak ez dira bermatzen, txanda aldaketei dagozkienak, gauez lan egiteagatik jaso beharrekoak, antzinatasunari lotutakoak; lanerako prest egon behar dugu edozein momentutan; ordutegia noiznahi aldatzen digute aldez aurretik abisatu gabe; soldata prekarioak, orain dela urte asko gaurkotu gabekoak; lan osasuneko araudia ez da errespetatzen; iruzurra kontratazioetan», salatu zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos