http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gabon Zahar gauean hamar txakurkume aurkitu zituzten Urduñako kontainer batean

Aurkitutako txakurrak./E. C.
Aurkitutako txakurrak. / E. C.

Inguruko herritarrek adreilu bati lotuta zegoen poltsa batean topatutako abere bana hartu zuten etxean

IZASKUN MOYANO

Badirudi, maiz aipatzen dute, Gabonetako miraria benetan existitzen dela. Gabon Zahar gauean hamar txakurkumetxo aurkitu zituzten Urduñako kontainer batean. Guztiak adreilu bati lotuta zegoen poltsa baten barruan aurkitu zituzten. Tamalez, hauetako bi hil egin ziren, baina gainontzeko zortziek etorkizun oparoa izango dute udalerriko biztanleei esker. Urduña eta Altubeko herritar batzuek kumeak etxean hartu dituzte, tartean alkate andereak.

Oraindik ezezaguna den norbaitek animaliak hiltzeko asmoz burutu zuen bidegabekeria hori. Zorionez, aldameneko futbol zelaira beraien seme-alaben txapelketa ikustera joan ziren guraso batzuek zaunkak entzun eta abisua eman zuten. Urteko azken eguna zenez, normalean kasu hauetaz arduratzen den enpresako langileak ez zeuden lanean. Beraz, herriko bizilagunak berehala antolatu ziren txakurrok salbatzeko. Izan ere, herriko udaltzaina izan zen animaliak kontainerretik ateratzeaz arduratu zena.

Ondoren, Indar Arabako animalien babesleekin kontaktuan jarri ziren. Elkarteko hezitzaile den Judith Castillok lau kume beregain hartu zituen. Halaber, Urduñako beste bikote batek bi txakurkume hartu ditu etxean; eta udalerriko alkateak berak, Idoia Aginako arduratu da gainontzeko txakur parea zaintzeaz. Guztiak biberoiarekin elikatu beharra dute, hala ere badirudi arriskutik at daudela.

Ez dakite zein arrazakoak diren

Aurkitu dituzten era kontuan hartuta, bihozgabeak txakurkumeak errekara botatzeko asmoa zuela uste dute. Baina zorionez, kumeok aurrera aterako dira. Momentuz, ez dakite ziur zein arrazakoak diren; eta ez dute nagusi egingo diren arte jakingo. Izan ere, oraindik begiak itxita dituzte, oso txikiak direlako.

Urteko bigarren egunean Urduñako herriak abandonu kasu honen aurkako protesta burutu zuen. Bertan, bidegabekeria hauek oraindik erregulatu gabe daudela adierazi zuten. Era berean, herritarrak animaliak adoptatzera animatu dituzte, guztiek maitasuna eta etxea izan dezaten.

Temas

Orduña

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos