http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gabon hauetan, Arriaga Antzokiko txartela oparitu

Arriaga Antzokia./E. C.
Arriaga Antzokia. / E. C.

Ikuskizunetarako sarreretan %25eko beherapenak eskura daitezke 40 edo 100 euroren truke eskura daitekeen erregaluarekin

IZASKUN MOYANO

Olentzero, Erregeak, lagun ezkutua… hainbat dira Gabon hauetan ospatzen diren jaiak eta egin beharreko opariak. Batzuek, bufanda, eskularruak, pijamak eta tankerako jantziak jasotzen dituzte. Beste batzuek ordea, beraien kabuz burututako makarroien lepokoa edota argazki bildumarekin aho bete hortz uzten dute hartzailea. Dena den, hauek guztiak urteroko kontuak dira, beraz, errutinarekin amaitzeko Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri du eskuragarri.

Honen bidez, arte eszenikoen aldeko pasioa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira erakartzeko xedea bete nahi dute, harrobia egiten jarraituz eta adiskideak gehituz. Aurreko urteetan txartelak izandako arrakasta dela eta, aurten ere ikus-entzuleen eskuragarri jarri dute, Gabon hauetako erregalu bikain gisa. Txartel horri esker, jasotzen duenak, 2018ko ekainera arteko denboraldi honetako antzerki, musika, opera, dantza… ikuskizunez gozatu ahal izango du.

Bi eratako txartelak eros daitezke. Alde batetik, 40 euroko saldoa duena, eta bestetik 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek emango du denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak eta beste hainbat abantaila dituzte.

Izan ere, saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2018ko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea.

Txartelok Arriaga Antzokiko txarteldegian zein online erabili daitezke. Dagoeneko salgai daude informazio bulegoan edota txarteldegian bertan ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos