http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fruta eta barazkien ekoitzaileek Bilboko Portua eta Mercabilbao bisitatu nahi dute

ELCORREO.COM

Madrilen izandako topaketa batean, Bilboko Portuko Agintaritza eta Mercabilbao Hego Amerikako zazpi enbaxadarekin eta Afrikako enbaxada batekin elkartu dira eta Bilboko Portuaren zein Mercabilbaoren instalazioak bisitatzeko interesa agertu dute. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu du topaketa, Madrilen duen ordezkaritzaren bidez, Amerikako eta Afrikako nekazaritza produktuen inportazio fluxu gehiago bideratzeko asmoz.

Bilboko Portuko iturriek jakinarazi dutenez, Peru, Brasil, Txile, Costa Rica, Kolonbia, Ekuador, Mexiko eta Hegoafrikako fruta ekoizle eta komertzializatzaileek Bilboko Portua eta Mercabilbaoko instalazioak bisitatzeko interesa agertu dute, urriaren 18tik 20ra Fruit Attraction Azokan parte hartzeko Madrilera bidaiatuko dutela aprobetxatuz. Bisita horretan lan saio bat antolatuko da, eta han izango dira Bilbon eta bere eragin eremuan fruta inportatu eta esportatzen duten enpresa nagusiak.

Horrela, alde batetik, bileran azaldu zen Mercabilbaok «potentzial handia» duela fruta eta barazkien zentro komertzializatzaile gisa, bai Espainiako iparraldean, bai Frantziako hegoaldean, eta, bestetik, Bilboko Portuaren lehia abantailak nabarmendu ziren Espainiara eta Europako iparraldeko herrialdeetara inportazioak sartzeko.

Bilboko Portua, garrantziari dagokionez, Espainiako Estatuko laugarren portua da: guztira 31,9 milioi tonako trafikoa du, eta horietatik 6,3 milioi edukiontzi bidez garraiatzen dira.

Azken urteetan, fruten eta barazkien sarrera eta irteerak handitzeko apustu handia egin du. Alor horretan, Mercabilbaorekin lankidetzan dihardu, sinergiak aprobetxatzen, karga bidaltzaile berriak eta itsas linea berriak erakartzeko. Iaz, Bilboko Portuak salerositako barazki eta fruten kopuruak %17 egin zuen gora.

Mercabilbao Iberiar penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketarako zentro handiena da. Iaz 217 milioi kilo fruta eta barazki baino gehiago merkaturatu zituen.

Fotos

Vídeos