Borrar
Frantziako bigarren turismo lekuak Gernikako turismo bulegoaren aholkularitza hartuko du

Frantziako bigarren turismo lekuak Gernikako turismo bulegoaren aholkularitza hartuko du

Nouvelle Aquitaniak 150 turismo bulego dauzka guztira

elcorreo.com

Domingo, 18 de marzo 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gernikak xarma izugarria du. Arbolaz gain, txoko berezi ugari daude herri bitxi honetan. Hau dela eta, enpresek haien begiak herrian jarri dituzte. Itourbask-en barruan dagoen Gernikako turismo bulegoak, bere ezagupenak adieraziko ditu Frantziako bigarren turismo lekua den Nouvelle Aquitanian gauzatuko den zuzendarien topaketetan. Topaketa hauek Burdeosen ospatu egin dira pasa berri den aste honetan. Bertan Gernikak bere turismo estrategia azalduko du eta ezaguna den bere behatokia erakutsiko du, tokiko jarduera turistikoa adierazita, jarduera-puntak kontuan izanda eta jasangarria izango den turismoaren garapenari begirako arlo berriak agerrarazita. Hau da, Iñigo Magunagoikoetxea Gernikako Turismo zinegotziaren hitzetan «Euskadiko bulegoen arteko sareen artetik eta Frantziako bigarren turismo lekutik kontaktu berriei ateak irekiko dizkiegu».

Nouvelle Aquitaniak 150 turismo bulego dauzka guztira eta ondorengoak daude bertan kokatuta: Iparralde-Aquitania Limousin eta Poitou – Charentes. bertan topa daitezkeenak Biarritz, Donibane Lohizune, Baiona, Burdeos, La Rochelle edo Rochefort, eta Arcachon dira, besteak beste.

Frantziako turismo bulegoen sareak zer ikusi handia dauka Itourbask-ekin. Izan ere, biek eskaintzen dute kalitatezko turismo informazioa, estandarizatuta dagoena, bat egina eta tokiko edo lurraldeko informazioa bakarrik eman beharrean, Euskadiko errekurtso taldea azpimarratzen dute. Horrez gain, teknologia berriak zerbitzu publikoetan ezartzen ari dira, errekurtsoak optimizatuz eta estrategiak elkarrekin gauzatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios