http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Frantzia, supermerkatuetan soberan dagoen janaria txiroei ematearen alde

Frantzia, supermerkatuetan soberan dagoen janaria txiroei ematearen alde
J. A.

Lurralde galiarrak jatetxeei ere animalientzako jakiak uztera behartzearren saria jaso du

IZASKUN MOYANO

Pobrezia gaur egungo arazo garrantzitsuenetakoa da mundu mailan. Baina agintariek beste aldera begiratzen dute egoera hau mahai gainera jartzen zaien unean. Izan ere, diruak balio altuegia du, eta nolabait esateko mendiak mugitzen ditu. Baina badirudi herrialde batzuk ikuspuntua aldatzen ari direla. Frantzia kasu, 2016ko otsailean lege ez-arrunt bat jarri zuen indarrean. Supermerkatuetan saldu ez den janaria jakien elkarteetara eraman edota txiroei eman behar zaie. Horrez gain, jatetxeak ere soberan dagoen janaria animaliei eskaintzera behartuta daude.

Orain ordea, urtebete pasatu ostean, lege honek saria jaso du. Izan ere, neurri berri honek hartzeak fruituak eman dizkie. 'Economist Intelligence Unit' burututako rankingean lehendabiziko postua lortu du herrialde galiarrak. Honek 34 herrialdetako xahututako janaria, ingurumenaren zaintzea eta elikagaien kalitatea aztertzen ditu. Horiez gain, bizi kalitatea, heziketa fisikoa, dietak eta emakumeak nekazaritzan duen parte hartzea ere dituzte aztergai.

Frantziarekin batera, Japonia Alemania, Espainia, Suedia, Portugal, Italia, Hego Korea eta Hungaria agertzen dira rankingean. Guztiak herrialde garatuak dira, baina zer gertatu ote da AEBkin? Zelaien erabilera okerrak eta haragi eta azukreen kontsumo handiak 21. posturaino bidali ditu amerikarrak. Bestalde, Arabia bezalako potentzia mundiala ere azkena da listan. Hona hemen zergaitia: herritar bakoitzeko 1.000 kilo janari gastatzen dituzte urtean eta honek loditasun tasa areagotzen du.

Europar Batasuneko Osasun eta Janariaren Segurtasun zuzendariak joan den asteartean Milanen ospatutako bileran adierazi zuen bezala «guztiok gara errudun, herritar bakoitza eta lurralde oro». Errekurtsoak xahutzea bidegabekeria hutsa omen dela gaineratu zuen ehun milaka pertsonek mundu osoan zehar gosea pasatzen dutela kontuan hartuta.

Bestalde, elikaduraz arduratzen den Nazio Batuen Erakundeak mundu osoan urtebetean ekoizten den janariaren hiruren bat xahutu egiten dela aipatu du; 1,3 bilioi tona, hain zuzen ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos