http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Francis Pérez argazkilariak hitzaldia emango du Goiuri jauregian

Aurtengo edizioan saria lortu du naturaren atalean, arrantza-aparailu batean trabatuta geratu zen dortoka baten argazkiari esker

I.AGOTE

Francis Pérez urpeko argazkilari kanariarrak saria lortu du World Press Photoren 2017ko edizioan, naturaren atalean, arrantza-aparailu abandonatu batean trabatuta geratu zen dortoka bati —egiazko kareta espeziekoa— Tenerifeko kostaldean egindako argazkiari esker, eta datorren azaroaren 15ean hitzaldia emango du Goiuri jauregian.

WPPren babesle Canon enpresak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.

Hitzaldi-proiekzioaren izenburua “La vuelta al mundo bajo el agua” da; azaroaren 15ean (asteazkena) eskainiko da, 19:30ean, Goiuri jauregian, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Naturaren atala irabazi duen argazki hori Montehermoso kulturuneko garai bateko ur-biltegian dagoen World Press Photo erakusketan ikus daiteke, hilaren 19ra arte (igandea).

1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena da. Erakunde independentea da eta kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bitartez mundua ulertzen laguntzea du helburu. Herbehereetako Constantijn Printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten hezkuntza-jarduera nahiz ekitaldi profesional anitz antolatzen ditu urtero eta argazki-erakusketa da, zalantzarik gabe, guztien artean nabarmenena.

Fotos

Vídeos