http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Foru Aldundiak berritu egin du Euskaraba web orria, Araban eskaintzen diren euskara zerbitzuen ataria izan dadin

“Euskararen erabilera sustatzeaz arduratzen diren arabar agenteek ez dute atsedenik hartzen, eta geroz eta presentzia handiagoa dute sarean. Webguneak, hedabideak, erreferentziak eta abar dibertsifikatzeko garai da”, adierazi du Igone Martínez de Luna

SERGIO EGUÍA

Arabako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate euskararen erabilera indartzeko eginkizunak planifikatzen, gidatzen eta egikaritzen. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak uste du axolazkoa dela zerbitzu bakoitzak bere jardun eremuan gauzatzen duen lana, bereziki eraginez elkarrekin gauzatzen den lanean. Asko dira elkarrekiko helburuak, eta, haiek lortzeko, funtsezkoa da koordinazioa. Koordinazio horren emaitza gisa, hainbat proiektu jarri dira abian azken urteetan, www.euskaraba.eus ataria bera, besteak beste, bere itxura berriturik, erabiltzaileentzat erabilgarriagoa izan dadin.

“Euskararen erabilera sustatzeaz arduratzen diren arabar agenteek ez dute atsedenik hartzen, eta geroz eta presentzia handiagoa dute sarean. Webguneak, hedabideak, erreferentziak eta abar dibertsifikatzeko garai da”, adierazi du Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak; “Euskaraba, lehen, Arabako euskararen ataria zen; orain, Arabako euskara zerbitzuen ataria da”.

Webgunea eraldatu egin da, eta hiru atal nagusi izango ditu:

• Euskararen Foru Zerbitzua: Euskararen Foru Zerbitzuaren eta haren zerbitzu katalogoaren aurkezpena.

• Arabako Euskara Zerbitzuak: Arabako kuadrilletako eta udaletako euskara zerbitzuen aurkezpena. Zerbitzu horiek elkarrekin jarri dituzten proiektuen aipamenak.

• Berriak: Euskara zerbitzuak abian jarritako proiektuak, euskararen erabilerarekin lotutako datu interesgarriak, jardueren kronikak...sektoreka sailkaturik.

Webaren atal berrietatik abiatuta, herritarrek aukera izango dute ezagutzeko hala Foru Aldundiak nola kuadrilla nahiz udalek euskararen inguruan abian jartzen dituzten ekimenak, eta baita ere Arabako Lurralde Historiko osoan zehar gauzatzen diren kultur jardueren eta gainerakoen berri izateko.

Fotos

Vídeos