http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Foru Aldundia gazte sahararren «ahalduntze eta sendotzearen» alde dago

Foru Aldundia gazte sahararren «ahalduntze eta sendotzearen» alde dago

Pilar García de Salazar Arabako SAEDen Adiskideen Elkartearen jardunaldi batean izan da, non aurkeztu den saharar kanpamenduetan errefuxiatuta dauden gazteei buruzko azterlana

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak gazte sahararren “ahalduntze eta sendotzearen” alde dagoela erakutsi du gaur, kanpamenduen baldintzak “gero eta zailagoak” diren testuinguruan; ondorioz, herri sahararraren antolakuntza eta erresistentzia gaitasuna “ahulduz doa”.

Horrela baieztatu du Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, Arabako SAEDen Adiskideen Elkarteak saharar gazteei buruz antolatutako elkarrizketa jardunaldiaren inaugurazioan. Jardunaldia Artium Museoan egin da eta Carlos Vilches eta Natxo Esparza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek egin duten “Saharar kanpamenduetan errefuxiatutako gazteak. Linboaren ziurgabetasunean harrapatuta” azterlana aurkeztu da.

Aldundiko arduradunaren ustez, txosten hura aurkeztu eta ondoren gazteen erronkei buruz hitz egiteko egindako jardunaldiak berriro ere erakutsi digute herri sahararra jasaten ari den “egoera latza”, bai Tindufen (Algeria) dauden errefuxiatu kanpamenduetan bai Marokok legez kontra okupatutako lurraldeetan.

“Azterlanaren emaitzen ondorioz, jakin ahal dugu modu sakonean zeintzuk diren kolektibo hura ahalduntzeko beharrezko den prozesua zailtzen duten oztopoak eta zer garrantzi daukan saharar gazteak indartu eta laguntzea. Zalantzarik gabe, saharar gazteen prestakuntza maila altuak oinarri ona dira haien gaitasunak eta aukerak handitzeko politikak eta proiektuak ezar daitezen”, esan du

Pilar García de Salazarrek. Ildo horretan, foru diputatuak nabarmendu du saharar gazteei laguntza hori ematea 2030 Agenda berriarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuekin erabat ondo datorren esku hartzea dela.

Izan ere, Arabako Foru Aldundia haiekiko konpromisoa hartu baitu publikoki, eta bertan zehatz-mehatz ezartzen da egoera ahulean dauden pertsonak ahaldundu behar direla (haurrak, gazteak, errefuxiatuak eta desplazatuak, indigenak...). Halaber, ekintza berriak eta neurri eraginkorrak eskatzen ditu, nazioarteko eskubidearen arabera, “oztopoak kendu daitezen; hain zuzen, okupazio kolonialaren eta atzerritarren okupazioaren pean bizi diren herrien era askean erabakitzeko eskubidea guztiz gauzatzea eragozten dutenak eta herri horien ekonomia eta garapenean nahiz ingurumenean eragin negatiboa izaten jarraitzen dutenak”.

Jardunaldia SAEDen Adiskideen Elkarteak gazte sahararrak ahalduntzearen alde egiten duen lanaren esparruaren baitan dago, entitate sozialak Arabako Foru Aldundiarekin giza eskubideak babesten eta gazteak ahalduntzen laguntzeko izenpetu duten hitzarmenaren barruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos