http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Formula Student Bizkaia taldeko monoplazak lau sari irabazi ditu

Taldeko kideak sariak ospatzen.

Bere historian lortutako posturik onena eskuratu du asteburu honetan burututako Silverstoneko txapelketan

ELCORREO.COM

Formula Student Bizkaia taldea, Silverstone nazioarteko lehiaketan aritu dena asteburu honetan, zorioneko dago. Bilboko Ingenieritza Eskola 40 ikaslek diseinatu eta garatutako ibilgailua hainbat finaletara heldu da lehenengo aldiz eta lau sari eta atzo Erresuma Batuan egindako Formula 1 lasterketan bere historian lortutako posturik onena eskuratu ostean, pozik bueltatzen da etxera. Etorkizuneko ingeniariak garatutako ibilgailua 24 herrialdetako 2.000 ikaslek garatutako 118 ibilgailuen aurka lehiatu da eta bere nagusitasuna erakutsi du, ibilgailu elektrikoari saria eman diote, Business case proban lehenengo tokia eskuratu du, merkataritza-proeikzio handiena duen prototipoa bilakatuz; bigarren saria azelerazioan, 4,229 segunduko marka eskuratzeagatik, eta bosgarren saria diseinuan.

Formula Student Bizkaiak Businees case saria irabazten duen bigarren aldia da, 2013. urtean eskuratu zuzen jada, baina aurten lehenengo saria eskuratu du, Silverstone unibertsitate lehiaketa ospatzen denetik epaileek emandako puntuazio altuena lortuz. «Aspektu guztietan esperientzia ikaragarria izan da eta oso sentsazio onarekin bueltatzen gara, gure hurrengo lasterketan Montmelon emaitza hobeagoak lortu nahi ditugu», nabarmentzen du Asier Zubizarretak, Formula Student Bizkaiko irakasleak eta tutoreak eta 6 urte eman dituenak nazioarteko txapelketa hauetara mugitzen.

Hamar urte...

Formula Student Bizkaiak 2017. Urtean bere aurreikuspenak bete ditu, aurten 10 urte betez. 10 urte hauetan ikasle ugarik lehiatzeko gai den prototipo bat garatu dute, benetako merkataritza egoeratan, udetan Silverstone zirkuitura bidaiatuz bertan lehiatzeko. Proba guztiak gainditu ostean, FSB Bizkaia 2017 monoplaza elektrikoak 19. tokia eskuratu zuen atzo, posturik onena taldearen historian. Ibilgailuak hutsegite elektriko bat izan zuen eta 22 bueltatik 5 baino ez zituen eman. Prototipoak aurkezten dituen berrikuntzek Formula Student proiektuarentzat emaitz onak aurreikusten zituen, asteburu honetan Silverstone-n bete direnak. Garaipen ikaragarria, kontuan hartuz partehartzen duen jende kopurua eta beste unibertsitateek erakusten duten maila altua, gainera ezin dugu ahaztu eurek daukaten aurrekontuak handiagoak direla, askotan milioi batera ailegatzen dena, eta goi mailako auto marken babesa lortzen dutela.

Zirkuitu britainiarretik igaro izan ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldea Bartzelonara joango da, abuztuaren 17tik 23ra zazpigarren aldiz aritzeko Formula Student Spain proban, oraingo honetan 10 herrialdetako 66 talderekin (1.000 ikasle).

FSBizkaia 2017 taldea 40 ikaslek osatzen dute. Formula Student ikasleari ikasten laguntzen dion ekimen bat da, goi mailako lehiaketetarako eta merkaturako egokia den ibilgailu prototipo bat diseinatzen eta eraikitzen. Horietako erdiak Industria Teknologiaren Gradukoak. Gainerakoak Ingeniaritza Mekaniko, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza eta Telekomunikazio Ingeniaritza graduetan eta Industria Ingeniaritza, Teknologia, Kontroleko Ingeniaritza, Automatizazio, Robotika eta Ingeniaritza Mekaniko masterretan ari dira. Taldea, hainbat arlotan espezializatutako lan sailetan banatuko da, Eskolako lau irakaslek zuzendutakoak: Charles Pinto, Asier Zubizarreta, Javier Corral eta Mikel Diez.

Diseinu berritzailea

Silverstonen lehiatu den FSB prototipoa ibilgailu elektrikoa da, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa du, berezko bateriak ditu eta 80KW-ko sistema bikoitza duen motor bat. Nobedade bezala, Formula Student taldeak garatutako prototipo berriak diseinu berritzaile bat aurkezten du, pack aerodinamiko bat ezarriz (aurreko eta atzeko aleroiekin, fondo zuria eta difusorearekin), proba dinamikoen emaitzak hobetzeko aukera eskainiz. FSB2017-k 227 kiloko pisua du eta 110-reko potentzia, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeko aukera ematen du. Pisu eta potentziaren arteko orekarekin bigarren postua eskuratu du asteburuan Silverstoneko azelerazio proban.

FSB2017ak 85.000 euroko aurrekontua izan du eta kopuru horren bitartez, taldeak ibilgailuaren erakuntzari eta lehiaketetan parte hartzeak dakartzan gastuei aurre egin behar die. Ingeniaritza Eskola eta UPV/EHUrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ere Formula Student Bizkaia taldea babesten dute, baita Automotive Intelligence Center (AIC), Seur, Sener, Batz, Polistmodel, Irizar, Danobat, Inarak, Schaeffler eta Gurit enpresek ere, besteak beste.

Silverstone probarekin, Formula Student Bizkaia taldea nazioarteko 16 lehiaketatan aritu da dagoeneko. Ibilbide horretan argi eta garbi ikusi da Formula Student funtsezko tresna dela ikasleak prestatzeko eta ondoren enpresetan lanean hasi ahal izateko. Izan ere, euren langile izango direnen curriculumetan, enpresek asko baloratzen dute lehiaketan parte hartu izana. Horrek azaltzen du, neurri handian, azken bost urteetan talde kopuruak hazkunde nabarmena ezagutzea eta gero eta zailagoa izatea lehiaketetan parte hartzea, plaza kopurua mugatua baita. Hala ere, FSBizkaia taldeak urtero Silverstone eta Bartzelonako zirkuituetan egongo da.

Fotos

Vídeos