http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ion Fizek Guggenheimean desfilea antolatu du modaren munduan 15 urte daramatzazala ospatzeko

Ion Fiz diseinatzailea.
Ion Fiz diseinatzailea. / E.C.

Goi-mailako joskintzan 31. kolekzioa aurkeztuko du Pertegaz maisu handiaren ikasle izandakoak

IZASKUN MOYANO

Ion Fiz moda-diseinatzaile euskaldunak goi-mailako josgintzan bere 15. urteurrena ospatuko du aurten. Horretarako, Bilboko Guggenheim Museoan desfile erraldoia antolatu du. Bere komunikazio taldeak jakitera eman duenez, Fizek 31. kolekzioa aurkeztuko du.

Pertegaz maisu handiaren ikasle izandakoak 2002. urtean sortu zuen bere firma Bilbon, 24 urte zituela. Ordutik hona mundo mailako pasarelarik garrantzitsuenetan. Besteak beste, Paris, Bartzelona, Tokio, Mexiko, Shangai, Mosku, Estokolmo, Kioto, Lisboa edo Madrilen. Izan ere, hainbat sari jaso ditu egindako lanagatik. Beste batzuen artean ‘L’oreal Paris Cibeles’, ‘Le Prix de la Mode Marie Claire’, ‘Fad’ saria eta diseinatzaile onenaren ‘Urrezko titarea’.

Desfilea hasi baino lehen, eguerdiko hamabiak aldera, moda-diseinatzaileak bere ibilbide profesionalari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Duela bost urte ere Guggenehimen ospatu zituen Fizek modaren munduan egin zituen 10 urteak. Honetarako, 30 pieza zituen goi-mailako josketako kolekzioa zuen: ‘Fizzissimo’. Baina horrez gain, beste hainbat ospakizun burutu zituen, eta bukatzeko goi-mailako josketan soinekoa nola egiten den ikasteko tailerra eskaini zuen Getariako Balentziaga Museoan.

Ion Fizek moda-diseinua ikasi zuen Euskal Moda Eskolan, ohorezko matrikula jaso zuelarik. Txikitatik murgildu zen mundo honetan, bere familiako jostunen tailerrean jantziak ebaki eta josten ikasi baitzuen. Hori dela eta, bere diseinuen sormen prozesu osoa ikuskatzen du, patroiketa lanatik hasita prestaketara arte.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos