http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fitch kalifikazio agentziak oso ongi altura (A+) igo du Arabako aldundiaren kaudimen maila

Emaitza hori erreferente da finantza erakundeentzat, foru erakundearekin zorra kontratu edo kredituak birnegoziatzeko orduan

I.AGOTE

Fitch Ratings kalifikazio agentziak oso ongi altura (A+) igo du Arabako Foru Aldundiaren kaudimen maila. Azken txostenean, azpimarratu du foru erakundeak “profil ekonomiko osasungarria” duela, bai eta “gastu arrunta eta zorraren estaldura tinkoa egonkortzeko, gaitasun egiaztatua” ere. Era berean, kontuan izan da “Lurraldearen administrazio zuhurra eta kontularitza eta finantza informazioa modu egokian hornitzea”.

José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua pozik agertu da Fitch agentzia independenteak emandako kalifikazio altuarekin, eta gogorarazi du balio hori erreferente izan daitekeela finantza erakundeentzat, foru erakundearekin zorra kontratu edo kredituak birnegoziatzeko orduan.

Fitch-ek nabarmendu du, besteak beste, “Arabak duen gaitasuna gastua kontrolatzeko, diru sarrerak igotzeko eta defizit arruntak eta globalak ekiditeko”, azterketaren arabera “kreditu ikuspuntutik sendotasuna” baita.

Zorpetze osasungarria eta egoera ekonomikoaren tinkotasuna

Fitch-ek zerga bilketaren hobekuntzan ere jarri du begia eta uste du Araba lurralde “osasungarria dela ekonomiaren aldetik”, bai estandar nazionaletatik bai nazioartekoetatikikusita.

Gainera, gogorarazten du 2015ean Arabako BPGd biztanleko % 57,3 izan zela, estatuaren batez bestekoa baino altuagoa.Fitch-en analisian,okupazio eta enplegua sortzeko datuetanazaltzen dira:“Arabako oinarri ekonomiko tinkoak okupazio maila altuagoan ere islatzen dira; izan ere, 2017ko hirugarren hiruhilekoan % 50,5 izan zen, Espainiako estatuan, aldiz, % 49,3 izan zela. Enplegusorkuntza% 9,8 hazi zen 2013ko laugarren hiruhilekoaren eta 2017ko hirugarren hiruhilekoaren artean, 2008ko laugarren hiruhilekotik lanpostu galera nabarmena izan ostean, %11koa, hain zuzen”, azaltzen du txostenean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos