http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fitch agentziak nabarmendu du Arabak daukala “zerga politika osasuntsua eta kaudimena zorrari erantzuteko”

Arabako foru erakundeak eutsi egin dio bikain (A) kaudimen mailari, eta horrek hala izaten jarraituko duen aurreikuspena dago, Fitch agentziaren azken txostenaren arabera

I.AGOTE

Fitch Ratings agentziak eutsi egin dio Arabako Foru Aldundiaren “bikain” (A) kaudimen mailari, eta horrek hala izaten jarraituko duen aurreikuspena dago. Kalifikazio agentziak argitara eman duen txostenaren arabera, emaitza hori da honen ondorioz: Arabako foru erakundeak “gastu arruntaren emaitza egonkor eta osasuntsuari eusteko gaitasun egiaztatua eta kaudimena izatea zorraren zerbitzuari erantzuteko” Kalifikazioa emateko, “lurraldearen administrazio publiko zuhurra egitea, eta finantzek gardentasun maila handia izatea” ere izan da kontuan, halaxe jaso baitu Fitch agentziak bere azken diagnostikoan.

Agentziak Arabako aldundiaren indargune gisa hau nabarmendu du: “gaitasun handia dauka gastua kontrolatzeko, diru sarrerak areagotzeko, eta gastu arruntaren eta orokorraren defizitak saihesteko”. Hari hori jarraituz, nabarmendu du zorra jaitsi egin dela 2015. urtetik.

Ekonomia sendoa

“Ekonomiaren hazkundeak Arabako zergen bidezko diru sarrerak sustatzen ditu, eta % 2 hazi ziren 2015. eta 2016. urteen bitartean. Araba lurralde garatua da, nazioko eta nazioarteko estandarrak kontuan izanda. Per capita errenta Espainiako batez bestekoa baino % 52,6 handiagoa da. Haren ekonomia sendoa eta dibertsifikatua da, industriak presentzia garrantzitsua daukalarik, eta nazioarekin erkatuz, eraikuntzaren sektoreak garrantzi txikiagoa dauka”, jasotzen du kalifikazio agentziak bere argudioen artean.

Fitch-ek nota ona eman badio Arabako Foru Aldundiari honengatik ere bada: “enpleguaren ratioa handiagoa da; hau da, % 47,7 izan da ratioa 2017ko bigarren hiruhilekoan, eta % 48,7 Espainian. Enplegu sorkuntza % 6,8 hazi zen, 2013ko azken hiruhilekoaren eta 2017ko bigarren hiruhilekoaren artean, joandako bost urteetan % 9 nabarmen galdu ondoren”.

Fotos

Vídeos