http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fernando Guillén Cuervo, Olivia Molina eta Natalia Sánchez, Barakaldoko Antzokian

Olivia Molinak Barakaldon antzeztuko du laster./E. C.
Olivia Molinak Barakaldon antzeztuko du laster. / E. C.

Bi obra estreinatuko dira eta Ostiral Flamenkoak ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da urteko lehenengo hiru hilabetetan

ELCORREO.COM

Barakaldo Antzokiaren aurtengo denboraldia interesgarria izango da benetan. Obra interesgarri batzuk ikusi ahal izango dira oholtza gainean eta lehen mailako aktoreekin gozatzeko aukera egongo da ere. Izan ere, Fernando Gillén Cuervo, Natalia Sánchez eta Olivia Molina antzezleek haien lanak aurkeztuko dituzte. Gainera XXII. Ostiral Flamenkoak ekitaldiak Carmen Linares, El Pele, María Mezcle, José Tomasa eta Rosalía bezalako artistak eramango ditu Barakaldora.

Asteburu honetatik aurrera, antzerki eta musikaz jositako hiru hilabete eskainiko ditu antzoki barakaldarrak. Gaur bertan ekingo zaio antzerki programazioari, Hika Teatroa eta haren 'Cuaderno en blanco' konpainia gipuzkoarrarekin. Itziar Ituño - 'La casa de papel' serie arrakastatsuko protagonista -, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurragak antzeztuko dute hogeita bost urte bananduta egondako bi ahizpek topo egiten dutenekoa.

Urtarrilaren 20an, Fernando Guillén Cuerdo eta Natalia Sánchez protagonista dituen 'Oleanna' obra - bere testu enblematikoetako bat - aurkeztuko du David Mametek: irakaslea eta ikaslea, jazarpenari buruzko historia durduzagarri batean.

Olivia Molina izango du, otsailaren 3an, 'Tristana' obrak kartelburu. Emakumearen emantzipazioaz diharduen Benito Pérez Galdós-en eleberriaren bertsioa taularatu du Secuencia 3 ekoiztetxeak. José Luis Ferrer, Diana Palazón eta Alejandro Arestegik osatzen dute antzezle-zerrenda.

Teatro Clásico de Sevilla izango da eszena-tokian agertzen hurrena, otsailaren 24 eta 25ean. Esperpentoa -literatur genero berria- inauguratu zuen 'Luces de Bohemia' obra ekarriko dute estreinekoz Euskadira. Alfonso Zurroak bertsionatu eta zuzendutako «piezak mundu bohemioaren ikuspegia eta haren garaiko errealitate iraultzailea nahasten ditu».

Estreinaldi izango da Lali Álvarezen 'Ragazza' obra ere Euskaldin. Hainbat sariz bermaturik joango da Oriol Pla protagonista duen funtzio hau, eta martxoaren 3an ikusi ahal izango da. «Interpretazio munduan etorkizun bikaina izango duen izugarrizko talentutzat jotzen du kritikak aktore gaztea», adierazi du Olallak.

Argentinatik, eta, zehazki, Buenos Airesko off antzerkitik helduko da hurrengo proposamena. Han, sekulako arrakasta izan du: urtebetean, 10.000 ikusle joan da ikustera. 'Inestable' du izena antzezlanak, «Sutottos bikotearen oso ikuskizun dibertigarria, zeinetan, paranoiez, fobiez, obsesioez eta antsietateez mintzatzen zaizkigun», esan du lehendakariak. Martxoaren 11n ikusi ahal izango da Barakaldon.

'En la orilla' obrak itxiko du antzezlanen atala, martxoaren 24an. Ikuskizunaren Adolfo Fernández du buru Rafael Chibesen eleberriaren egokitzapenean protagonista diren aktore-zerrenda mamitsuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos