http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Falange Vasconavarrari salaketa jartzeko eskakizuna egin dute

Falange Vasconavarrak Bizkaiko Auzitegi Probintzialean kereila bat merezi duela adierazi du Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak Bilboko 'Aztarna' monumentuan agertutako pintaketa faxisten ondorioz

IZASKUN MOYANO

Joan den astean Bilboko Artxanda auzoan dagoen 'Aztarna' monumentuan pintaketa faxistak agertu ziren. Hori dela eta, talde hura salatzeko eskakizuna egin dio Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak Bilboko Udalari. Falange Vasconavarrak Bizkaiko Auzitegi Probintzialean kereila bat merezi duela adierazi du, hain zuzen ere.

Pintaden azpian Falange izenpean agerturiko uztarri eta geziez gain ondorengo mezua irakur daiteke lurrean: «Orain 80 urte fusilatu zintuztegun. Berriro fusilatuko zaituztegu». Beraz, Bilboko Udaleko alderdiek gertatutakoa gaitzesteko kaleratutako oharra Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak epelegitzat jo du.

Bizkaiko hiriburuko udalaren esanetan, «egileak ez dira ezkutatu». Izan ere, Bilbon bertan egoitza duen falangista talde bat da «gizartea zigorgabetasun handienaz desafiatu duena».

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak «gorrotozko delituagatik eta heriotza mehatxuagatik taldea zigortzea eta disolbatzeko» eskakizuna egin du. Horrez gain, Bilboko udalari «erantzukizunez jolasteko» exijitu diote.

Falange Española izenez ezagutzen dena, ideologia faxista duen partidu politikoa da. Jose Antonio Primo de Riverak sortu zuen 1933ko urriaren 29an, Miguel Primo de Rivera diktadorearen semeak, hain zuzen ere. 1934ko otsailaren 15ean Onesimo Redondo eta Ramiro Ledesma Ramosek eratutako Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalistarekin (JONS) batu zen partidua. Beraz, talde berriaren izena Falange Española de la JONS da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos