http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskarazko derbia Kepa eta Iñigo Martinezen artean

Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalaga futbolariak./Euskal Kirolari
Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalaga futbolariak. / Euskal Kirolari

Athleticeko atezaina eta Realeko atzelariaren arteko azkenengo lehia zelaietatik kanpo izan da

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Duela pare bat aste, Athletic eta Realaren arteko derbia jokatu zen San Mamesen. Kasu horretan, partida hutsean gelditu zen. Puntu bana bakoitzarentzat. Beraz, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Kirolari ekimenak berdinketa hau haustea erabaki du. Oraingo honetan, Kepa Arrizabalaga atezainak eta Iñigo Martinez atzelariak baloia eta zelaia alde batera utzi eta lehiaketa berezi batean parte hartu dute. Nork irabazi ote du 'derbia'?

Txurru Euskal Kirolari ekimenaren bideoen aurkezlea da. Txirrindularitza eta errugbiaz hitz egin ostean, Youtubeko kanalean argitaratutako azkenengo lanean futbolaren inguruan aritu da bi gonbidatu bereziekin batera: Athletickeko atezaina eta Realeko atzelaria. Kepa eta Iñigo Martinezen ezaguerak neurtu dituzte eta euskarari buruz mintzatu dira biak. Euskal hizkuntza entzuten da aldageletan? Bai, eta egunero gainera. Kepak, izan ere, Iñaki Williamsekin izandako istorio dibertigarria kontatu du taldean euskararen sustapenerako egindako lana azaldu nahian. Euskalki desberdinen nahasketak gaizki-ulertu barregarriren bat ekarri die eta.

Ba al dakizu zein postuan jokatzen duen Ainhoa Tirapu zurigorriak? Eta Realeko gizonezkoen taldeko kapitainak? Futbolarekin zerikusia duten hitz teknikoak euskaraz nola esaten diren ba al dakizu? Ateko sakea, jokoz kanpo, aurrelaria, zurtoina... 'Derbi' berezi hau hiztegia handitzeko abagunea bada ere. Baita zure ezaguera neurtzeko; Martinez eta Keparen aurka lehiatzeko aukera baitago.

Bideoa Ondarroako kaleetan grabatu zen, bi jokalarien jaioterria baita. Txurru bertara hurbildu zen elkarrizketak egiteko eta lehiaketa grabatu ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos