http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskararen eguna atzerrian ospatuko dute ere bai

Euskal hizkuntzaren inguruko jaialdia Habanan ospatuko da ere bai/Reuters
Euskal hizkuntzaren inguruko jaialdia Habanan ospatuko da ere bai / Reuters

Etxepare Institutuak Santiago, Bologna, La Plata, Habana, Cork eta Bartzelonan antolatu ditu euskal hizkuntzaren aldeko ekitaldiak

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Euskararen egunaren inguruko ospakizunak ez dira Euskal Herrira mugatuko. Izan ere, Europa eta Amerikako zenbait lekutara iritsiko dira Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen bidez antolatutako kultur progamekin. Zehazki, ekitaldiak izango dira Santiago (Txile), Bologna (Italia), La Plata (Argentina), Habana (Kuba), Cork (Irlanda) eta Bartzelonan (Katakunia). Gauzak horrela, erakundeak euskara ikasten ari diren 1.500dik gora ikasleei eta euskara eta euskal kultura irakasten duten 29 irakasleei aitortza egingo die.

Gaur egun, munduko 18 herrialdetako 34 unibertsitatetan eskaintzen dira euskara eta euskal kultura klaseak. Atzerrian dauden euskaldun askok, beraz, Euskararen eguna ospatzeko aukera paregabea izango dute. Txileko Santiago izan zen ospakizunekin hasten lehena: hitzaldi, pintxo dastaketa eta euskara tailerra tarteko, Asier Altunaren 'Bertsolari' dokumentala eskaini eta euskara eta euskal kulturaren inguruko erakusmahai bat antolatu zuten azaroaren 23an, egun osoz luzatu zen ekitaldian.

Halaber, Bolognan, Iban Zaldua idazlearen hitzaldiaz gozatu ahal izango dute parte hartzaileek, eta ondoren, Asier Altunaren 'Amama' filma ikusiko dute. La Platan, aldiz, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte bertako Euskal Etxearekin lankidetzan. Besteak beste, hitzaldiak, mintzodromoa eta dokumentalen proiekzioak.

Bestalde, Habanan, musika izango dute protagonista, euskal abestiak jotzen dituzten kubatar artisten kontzertua antolatu baitute, eta Irlandako Cork hirian Jon Kortazarren eta Ana Gandararen hitzaldiak antolatu dituzte. Azkenik, Bartzelonan, Rafa Ruedak bi hitzaldi musikatu egingo ditu, aurretik taularatu gabeko formatu batean. Eta zuk behar bezala ospatuko duzu?

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos