http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskararen Astean zazpi jarduera antolatuko dira Gasteizko Udalaren eskutik

Euskararen Astean zazpi jarduera antolatuko dira Gasteizko Udalaren eskutik

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udalak 45.000 euro inbertituko ditu abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Euskararen Asteko jardueretan. Tokiko Gobernu Batzarrak diru-laguntzetarako deialdi berritzailearen ebazpena onetsi du gaur goizean, taldeek egun horrekin lotutako proiektuak egin ditzaten; horretaz gain, Euskara Zerbitzuak 25.000 euro erabiliko ditu bere programazioa lantzeko, ohi bezala.

Zehazki, zazpi jarduera hauek lagunduko dira diruz: Euskal Piraten Olinpiadak, Jostabi taldearena (650 euro); Salburuan 365 euskaraz, Sarburu elkartearena (400 euro); Euskarak 365 egun, Geu Gasteiz Euskalduna elkartearena (2.250 euro); Kantari, Goiena Komunikazio Taldearena (12.000 euro); Erronken zuhaitza, Arabako Alearena (750 euro), eta Mintzodromoa, Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartearena (2.500 euro).

Gasteizko Udala aspalditik ari da euskararen erabilera handitzeko eta sentsibilizazioa sustatzeko neurriak hartzen, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskararen erabilera guztiz normalizatzearren. “Hain zuzen, Euskararen Eguna eta Astea aparteko aukera dira hainbat arlotan (gazteria, kultura, sorkuntza eta aisialdia) lan egiteko”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak. Laguntza ildo berriaren xedea da “euskararen aldeko apustua ikusaraztea, adin orotakoentzako programazio berritu, aberasgarri eta motibatzaile baten bidez. Horretarako, euskararen arloko talde guztiak hartu nahi ditugu kontuan”.

Laguntza ildo horretaz baliatzen diren ekintzek euskararen aldeko jarduera areagotzea izango dute helburutzat, eta Udalaren Euskara Zerbitzuak gidatuko duen programazio global eta bakarraren barruan sartuko dira; jarduerak azaroaren 22tik abenduaren 3ra arte garatuko dira, ‘Euskarak 365 egun’ lemaren pean. Datorren astean aurkeztuko da programazioa, Oihaneder Euskararen Etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos