http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskarak edertasun ezkutua du… and I think that’s beautiful

Euskarak edertasun ezkutua du… and I think that’s beautiful

Twitterreko erabiltzaile batek hari bitxia zabaldu du egunerokotasunean erabiltzen diren hitzak aztertuta

IZASKUN MOYANO

Urteak aztertzen diharduten arren, ezinezkoa da euskararen jatorria non dagoen jakitea. Ez du gainontzeko hizkuntzekin inolako zerikusirik, eta hauek guztiak baino askoz zaharragoa da. Aitonaren, aitonak belaunaldiz belaunaldi transmititu ostean, eta hainbat oztopo gainditu ondoren, egun gero eta hiztun gehiago batzen ditu euskarak. Gaztelaniarekin batera hizkuntza koofiziala da Euskal Herrian, baina hitz egiteko ohitura ez dutenek ikasteko zaila omen dela adierazten dute.

Twitterreko erabiltzaile batek, @TheJasier, mezu hari bat idazten hasi eta asko izan dira berari jarraitu diotenak. Olerkari eta filologoak euskararen edertasun ezkutua erakusten du, egunerokotasunean erabiltzen diren hitzen jatorria eta esanahia azalduta. Besteak beste, ilargi, suhiltzaile, amona, izotz edota garagardo bezalako berbak aztertu eta azkenean ingeleseko ‘… and I think that’s beatiful’ esaldia jartzen die, hitzon jatorria zeinen polita den adieraziz.

Euskaraz ez dugu ‘luna’ esaten, ‘ilargi’, baizik. Hau ‘hildakoen argia’ izango litzateke, and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘febrero’ esaten, ‘otsaila’, baizik. Hau ‘otsoen hilabetea’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskara ez dugu ‘letra’ esaten, ‘hizki’, baizik. Hau ‘hitzaren zatia’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘abuela’ esaten, ‘amona’, baizik. Hau ‘ama ona’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘bruja’ esaten, ‘sorgin’, bazik. Hau ‘sortzaile’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘enamorado’ esaten, ‘maiteminduta’, baizik. Hau ‘maitasunak zauritua’ izango litzateke and I think that´s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘arcoiris’ esaten, ‘ortzadar’, baizik. Hau ‘zeruko adarra’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘cementerio’ esaten, ‘hilerri’, baizik. Hau ‘hildakoen herria’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘desierto’ esaten, ‘basamortu’ baizik. Hau ‘hildako basoa’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘este’ esaten, ‘ekialde’, baizik. Hau ‘eguzkiaren aldea’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘hada’ esaten, ‘maitagarri’, baizik. Hau ‘maitatua izan behar duena’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘follar’ esaten, ‘larrua jo’, baizik. Hau ‘azala kolpatu’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘hielo’ esaten, ‘izotz’, baizik. Hau ‘garo hotza’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘delfin’ esaten, ‘izurde’, baizik. Hau ‘itsasoko txarria’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘cancer’ esaten, ‘minbizia’, baizik. Hau ‘min ematen duen bizitza’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘discusion’ esaten, ‘eztabaida’, baizik. Hau ‘baiezko eta ezezkoaren ekintza’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Euskaraz ez dugu ‘policia’ esaten, ‘ertzain’, baizik. Hau ‘ertzaren zaindaria’ izango litzateke and I think that’s beautiful.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos