http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak ahalegin guztia egingo du Kultura Ondarearen Europako Urteari begira

Aldundiak % 11 gehitu ditu ondare arkeologiko, paleontologiko eta megalitikoari, historia eta arkitektura ondareari eta haren zaharberritzeari loturiko partidak

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak erabaki du 2018. urteari begira ahalegin handia egitea Arabako ondarea onik zaintzeko, Ondarearen Europako Urtea izango baita. Hortaz, aurrekontu proiektuan 370.919 euro gehiago izango dira ondareari eta haren zaharberritzeari loturiko partidetan, eta beste partida bat sortuko da, aipatutakoa dela eta egingo diren jarduera espezifikoetarako, 20.000 euroz hornitua.

“Horrela, gure lurraldeak historiaurretik gaur egunera arte gorde duen ondare aberatsari balioa ematearen alde egingo dugu, orain arte bezala”, adierazi du Igone Martínez de Luna diputatuak. 20.000 euro gehiago izango ditu monumentu megalitiko, trikuharri eta menhirrei loturiko partidak, eta beste partida bat sortu da, 70.000 euroz hornitua, Legaireko parke megalitikoko arkeologia sendotzeko. Ekintza hori Gondra-Barandiaran Fundazioarekin batera finantzatuta gauzatuko da. “Iruña Veleia, Arkaia eta Hoyako aztarnategiak sendotzeko partida guztiei eutsi zaie”, erantsi du.

Historia eta Arkitektura Ondareari dagokionez, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Zabalateko gaztelua sendotzeko lanak burutuko ditu, eta Martiodako dorrea lehengoratzeko lanak egiten jarraituko du. Bi ekintza horiek batera joango dira partida batean, zeina lurraldeko historia eta arkitektura ondarean esku hartzeak egiteko erabiliko eta 415.000 euro gehiagoz hornituko baita. Halaber, 50.000 euro gehiago izango dira baselizak eta toki erakundeen elementu txikiak onik zaintzeko laguntzen deialdian.

Baina, ondareaz gain, aurrekontu proiektuaren piezagakoetako bat Kulturaren Plan Estrategikoa izango da, zeina, onartu ondoren, zabaldu egingo baita orain, 100.000 euro gehiagorekin. Programa horretara sartu dira, besteak beste, musika eta arte eszenikoen prestakuntza bekak, Artiumeko eta Arte Ederren Museoko lau egonaldiko bekak eta sortzaileentzako bestelako ekintza osagarriak, plan estrategikoari lotuak, zeinetarako 325.000 euroko zenbatekoa izango baita.

Eta, horrekin guztiarekin batera: Arabako Museo Plana (2018-2021) ere zabaltzen hasiko da, 11.500 euroko gehikuntza izango du Arte Sakratuaren Museoaren partidak eta 15.000 euro gehiago izango ditu Aldundiaren museoetako jarduera didaktikoetarakoak, Arabako hezkuntza aisialdiko eta gizarte eta kultura animazioko hitzarmenaren aplikazioa dela bide. Horren harira, gehikuntzarik handiena Euskadiko Arte Garaikidearen Artium ZentroMuseoaren aurrekontuak izango du, hain zuzen, 100.000 euro gehiago.

Kirolari dagokionez, berritasunik handiena lekualdaketetan izango da. Aldundiak klubentzako laguntzak abian jarriko ditu,klub horietako gazteen mailako taldeek lehiaketa federatuetan lurraldetik kanpo joan behar dutenerako.

Horrez gain, beste lau kirol ekitaldi babestuko dira: beteranoen atletismoko Espainiako txapelketa, Laudioko eta Ametzaga Zuiakonazioarteko ziklo kros txapelketak eta 7 Herrialde herri kiroletako lehiaketa. Bestalde, 10.000 euro gehiago izango ditu bertoko kiroletarako partidak, eta 15.000 euro gehiago Zuzenak klubak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos