http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskara gizarte etxeetako ikastaroetan izena emateko epea, irailaren 1etik 13 bitartean

Informazioarekin zerikusirik ez duten ikasle batzuk euskara ikasten./J. M. López
Informazioarekin zerikusirik ez duten ikasle batzuk euskara ikasten. / J. M. López

Taldeak gurasoentzat, 55 urtetik gorako lagunentzat, merkataritza eta ostalaritzako langileentzat eta atzerriko nazionalitatea duten pertsonentzat izango dira

JAN ECHEVARRÍA

Euskara ikasi nahi baduzu gizarte etxeetako ikastaroetan izena emateko epea aukera eskainiko dizu Gasteizek bihartik hilaren 13ra arte. Bertan maila desberdinetako 101 talde izango dira gurasoentzat, 55 urtetik gorako lagunentzat, merkataritza eta ostalaritzako langileentzat eta atzerriko nazionalitatea duten pertsonentzat ere bai.

Iñaki Prusillak, Euskara zinegotziak, gogorarazi duenaren arabera, «gurasoentzako 83 talde eskainiko dira dira, A1etik C1era». Matrikularen prezioa 105,6 eurokoa izango da eta matrikula murriztuarena 80,8 eurokoa. Hortaz aparte, langabezian dauden pertsonek hobaria eskatu dezakete.

Hortaz aparte, pasadan ikasturtean A2.1tik C1era bitarteko mailetan ibilitako ikasleek interneten bidez egin ahal izango dute matrikula, txandaka ikasten ez badute edo hobaria eskatzen ez badute langabezian egoteagatik. Gainerakoek behartuak daude inskripzioa gizarte etxeetan egitera.

Eskaintza zabala

Berrogeita hamabost urtetik gorako ikasleentzako programak lau urte irauten ditu. Ikasturtea urritik ekainera arte joango da eta lehen urteko taldeetan izena emateko ez da beharrezkoa euskara jakitea. Gainerakoetan, ordea, ezinbestekoa da lehen urtea egina izatea -bigarren urteko taldekoei eragiten die hau- edo bigarren eta hirugarren urtea egina izatea, hirugarren edo laugarren urtean daudenentzat. Hamabi taldeko eskaintza dago hemen eta matrikularen prezioa 48,80 eurokoa den arren, langabetuek hobaria eskatu ahal izango dute.

Eta merkataritza eta ostalaritzako langileek, zer? Hauentzako bi talde eskainiko dira. Lehenengoa, hasiera mailakoa, A1, euskararik batere ez dakitenentzat dago zuzenduta.. Bigarrena, B1.2, ordea, lehengo 5. urratseko maila dutenentzat dago pentsatuta. Honako hauek dira betebeharrak: 16 urtetik gorakoa izatea eta merkataritza edo ostalaritza-establezimendu batean lan egitea. 2017an, uneren batean, lanean aritu izana ere balio du eta matrikularen prezioa 45eurokoa izango da kasu honetan.

Hauetaz guztietaz aparte, euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten 16 uretik gorako atzerritarrentzako harrera ikastaroak izango dira. Lau talde eskainiko dira eta matrikularen prezioa 9 eurokoa da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos