http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskara, esloveniera eta errumanierazko filmak Zinemaldian

Pelikula baten proiekzua zinema arteo batean./I. Aizpuru
Pelikula baten proiekzua zinema arteo batean. / I. Aizpuru

Donostiako zine festibalean hizkuntza ez hegemonikoetan grabatutako lanek ere izango dute beraien tartetxoa

IZASKUN MOYANO

Global in Progress Zinemaldiko ekintzak Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan burutzen diren lanei ikuspena emateko xedea du. Tarte berria aurten, 65. edizioan, estreinatuko da euskaraz, esloveniera eta errumanieraz grabatutako hiru filmekin batera.

Telmo Esnal gipuzkoarraren 'Dantza'; Eslovenia, Kroazia eta Serbiaren arteko koprodukzioa den eta Miha Mazzini gidoilari idazle esloveniarrak zuzendutako 'Izbrisana/ Erased'; eta Hadrian Marcu errumaniarraren 'Un om la locul lui/ A decent man' dira lehendabiziko Global in Progressen ikusgai egongo diren lanak.

Hirurak postprodukzio fasean daude egun. Irailaren 25, 26 eta 27an aurkeztuko dira ekoizle, banatzaile, salmenta-agente, programatzaile eta industriako beste profesionalen aurrean. Honela, hauek guztiek lanon ondorio eta nazioartekotze prozesuan parte hartuko dute.

Espainiako produkzioa den ‘Dantza’ film musikala da, non dantza euskaldun eta horien sinbologiaren bidez, bizitzaren zikloa eta gizakiaren eboluzioaren inguruko istorioa sortzen den.

«Esfortzu, naturaren nagusitasun, mito, biziraupenerako borroka, festa, maitasun eta heriotzaren inguruko istorioan datza; keinu, abesti eta erritmoak dantzez jositako diskurtso nagusia atontzen dutelarik», azaldu du Zinemaldiak Esnalen azken lanari erreferentzia eginez. Honekin batera, gipuzkoarrak bost aldiz hartu du parte dagoeneko Donostiako Zine Festibalean.

Lan esloveniar eta errumaniarra, biak, beraien zuzendarien lehendabiziko luzemetraiak dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos