http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskara eskura txartela: euskal hizkuntza menperatzeko bonu aproposa

Txartela hori Bizkaiko ikasleentzako deskontu-txartel bat da, pertsonala eta besterenezina

ELCORREO.COM

Iaz hasitako proiektua da eta aurten berriro ere Euskara Eskura Txartelak Bizkaiko ikasleen euskalduntzea bultzatuko du. Txartela hori Bizkaiko ikasleentzako deskontu-txartel bat da, pertsonala eta besterenezina. Eskuratu ahal izateko, ikasleek A1, A2, B1 edo B2 maila gainditu behar dute 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian euskara ikasteko zentro homologatu batean.

Euskara Eskura Txartelak hainbat deskontu eskaintzen ditu, eta 2017ko uztailaren 3tik 21era eskatu ahalko da www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunearen bitartez. Administrazio publikoetako langileak berariaz baztertuta egongo dira txartel hori eskuratzetik, erakunde horien eskutik jaso badute euskaraz ikasteko eta trebatzeko ikastaroetarako finantzazioa. Txartela eskuratzeko, bestalde, beharrezkoa izango da Bizkaiko errolda-ziurtagiria indarrean edukitzea.

Webgunean zehaztuko da nola eskuratu txartela, eta euskaltegietan nahiz euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabili ahal izango da, 2017-2018 ikasturteko matrikula-epea zabaltzen denetik 2017ko urriaren 20ra arte.

Aldundiaren laguntza horiek ez ezik, honako hauek ere eskuratu daitezke: HABEk eskaintzen duena irailetik aurrera eskatu daiteke, euskaltegiaren berezko deskontuak... Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, zure euskaltegiarekin jarri zaitezke harremanetan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos