http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskara aktibatu

Euskal hizkuntzaren etorkizuna erabileraren araberakoa izango da

Euskara ikasketekin lotzen omen dute ikasleetako askok, eta ez kaleko giroarekin./
Euskara ikasketekin lotzen omen dute ikasleetako askok, eta ez kaleko giroarekin.
JOSEBA ARRUTI

Euskararen etorkizuna erabileraren araberakoa izango da. Ezagutzan aurrera egiten jarraitzea funtsezkoa den arren, plazara eramate horrek bizituko ditu onerako dinamika guztiak. Baliagarritasunarekin batera doazenak, batik bat. Eta horrek maila guztietako borondatezko konpromisoak eskatzen ditu, erreferente diren hainbatenak tarteko. Inguratzen gaituen errealitatea ohikoan gaztelerazkoa bada euskara ikustezin bihurtzen delako, oso noizean behineko osagarri besterik ez. Egungo bere ajeetako asko ahalbidetzeraino.

Euskarari gerta dakiokeen onena ikur izateari utzi eta komunikazio tresna arrunt eta oparo bihurtzea da. Legebiltzarrean, hainbat hedabidetan, ospitaleetan, epaiketetan, kale gorrian edo beste edonon erabiltzen denero inork emozio berezirik sentitu behar ez izatea, jada ohikoa delako. Oraindik ez da halakorik gertatzen, eta ez lege mailako oztoporik edo hori eragozteko inolako kanpaina antolaturik dagoelako, mikroutzikeria askoren batuketaren eraginez baizik. Dakitenetako askok betikora jotzen dutelako edo lehen zailtasunaren aurrean amore ematea erosoena delako, besteak beste. Lagunarteko giroa bera izaten da sarritan horren erakusgarri.

Inertzia horiek errotik hausteko hainbat ekimen abiatu dira azken urteotan. Unibertsitateak bat eman du ezagutzera oraintsu. 'Aktibatu' deitu duten horren bitartez, eguneroko harremanetan suspertu gura da euskararen erabilera. Hasteko, zenbait fakultate izango dira aitzindari: Farmazia; Hezkuntza eta Kirola; Informatika; Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia; Gizarte eta Komunikazio Zientziak; eta Hezkuntzakoak, hain zuzen. Ikasleak zein administrazio eta zerbitzuetako langileak eta irakasle-ikertzaileak aktibatzea eta prestatzea da bere helburua, euren artekoan hizkuntza ohiturak behingoan aldatu eta, ulertzen duten guztiekin, euskaraz egin dezaten.

Euskara ikasketekin lotzen omen dute ikasleetako askok, eta ez kaleko giroarekin. Agerikoa da ez dela unibertsitatean bakarrik gertatzen, hezkuntzako beste maila askotako gabezien artekoa delako. Mundu hori ez delako apartekoa, gizartetik haraindikoa. Herritar orok, baita euskal hiztunek ere, egunerokoan edonondik jasotzen dituzten estimulu ia guztiak gazteleraz heltzen zaizkielako. Eta hori aldatu edo neurriren batean orekatu ezean, oso aldapan gorakoa izango da erabileraren erronka.

============VO.OP04 FIRMA (9) (32229445)============

joseba arruti

Euskara aktibatu

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos