http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Euskaltzaindiaren jarduera 2017an diruz lagunduko du Bizkaiko Aldundiak

Zehazki, 355.000 euro bideratuko ditu aurten euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofizialari

ELCORREO.COM

Euskara sustatzea helburu duten proiektuei laguntzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara eta Kultura Sailaren bidez, 355.000 euroko diru laguntza onartu du Euskaltzaindiarentzat, 2017. urteko jarduerak laguntzeko, hain zuzen ere.

Foru erakundeak gogoratu duenez, azken urteetan, euskal herri administrazioek Euskaltzaindiaren jarduera sustatu eta bermatzen lagundu dute, Akademiak urtean zehar egin ohi dituen eta gehienbat argitalpen eta programetan zehazten den ikerketa jarduera iraunkorrari eusteko, ondoren eginkizun horren emaitzak gizarte osora zabal daitezen.

Modu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 355.000 euroko diru laguntza emango dio Euskaltzaindiari, 2017an zehar egingo duen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzeko asmoz.

Euskaltzaindia, euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos