http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Euskal Txiki Master' lehiaketa gastronomikoaren IX. edizioa agurtuko dute gaur

Bakailao kokotxek itxiko dituzte umeen tailerrak

ELCORREO.COM

'Euskal Txiki Master' lehiaketa gastronomikoaren IX. edizioa amaitutzat emango du gaur Mercabilbaok Areatzako pasealekuan astelehenean eta asteazkenean izandako jardueren ondoren.

Aste Nagusiko txupinerako denbora oso gutxi falta delarik, Mercabilbaok prest ditu dagoeneko Bilboko Konpartsak elkarteak, Makilaren Kofradiarekin batera, Aste Nagusiko Gastronomia Lehiaketaren barruan, antolatzen duen 'Euskal Txiki Master' ekimenean laguntzeko osagaiak.

IX. edizioan, Umeen Sukaldaritza Eskolak Bilboko jaietako ekitaldi nagusietakoa izaten jarraitu du, etxeko txikienen artean kultura gastronomiko herrikoia bultzatzeko xedez. Ehunka ume elkartu dira aurten ere txapelketa honetan, elikadurako profesionalekin batera, era didaktikoan, dinamikoan eta jai giroan egiten diren sukaldaritza tailerretan.

Beste urte batez, Mercabilbao arduratu da tailerretako errezetak prestatzeko beharrezkoak diren osagaiak hornitzeaz: astelehenean txikiek entsaladak egin zituzten, barazki eta ortuari freskoak, gulak, otarrainxkak eta muskuiluak erabiliz; asteazkenean gildak egin zituzten, Ibarrako piperrak, antxoak eta olibak erabiliz; eta gaur bakailao kokotxek itxiko dituzte umeen tailerrak. Aitor Elizegi eta Ricardo Perez sukaldariak umeei laguntzen arituko dira errezeta erazak eta osasungarriak prestatzeko truko hoberenak erakutsiz.

Horrez gain, Bilboko Udalak adierazi duen bezala, Mercabilbaok amantal bat eta prestatutakoa etxera eraman ahal izateko ontziak eman dizkiete partaideei. Horretarako, hornidura guneak, tailerretarako osagaiak ematen dituzten merkatuko handizkarien eta Angulas Aguinaga enpresaren laguntza izan dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos