http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal letrak Literaturian ainguratuko dira

Anjel Lertxundi idazlea./Luis Michelena
Anjel Lertxundi idazlea. / Luis Michelena

Maiatzaren 24tik 26ra egingo dute Zarautzen euskal idazle, argitaletxe eta irakurleen topaketa, 'Aingura' lelopean. Jesus Olaizola 'Txiliku' bertako idazleari omenaldia egingo diote, haur eta gazte literaturari egindako ekarpenagatik

AMALIA IBARGUTXI

Euskal letren plaza da Literaturia, orain Zarautzen egiten den jaialdi literarioa, eta lehenengo bost edizioak Larrabetzun izan zituena. Maiatzaren 24tik 27ra egingo dute, eta euskal idazle, argitaletxe eta irakurleen topaleku bilakatuko dute herri gipuzkoarra. Hiru zutaberen gainean eraikitzen dute jaialdia. Liburu-azoka, liburu-aurkezpen zein solasaldiek eta emanaldiak. Denak euskaraz sortutakoak edo euskarara ekarritakoak, eta herritik eta herrirako egina, antolatzaileek azaldu dutenez.

Euskal literatura sustatzeko helburua du Literaturiak. Larrabetzun sortu zen 2008an, eta 2014an Zarautza aldatu, azken urteotan Literaturia Kultur Elkarteak antolatu duelarik. Berritasun modura, aurtengo edizioko emanaldiak Antoniano aretoan izango dira ikusgai, ohiko Modelo aretoan izan ordez. beste nobedadea, igande eguerdian egingo den Literattipia, haurrei zuzendua.

Iazko edizioan berria izan zen 'Jon Braunen Tipia' mantenduko dute, Musika Plazako kioskoko haurrentzako gune berezia. Begirale batek gidatuko duen irakurle txokoaz gain, Maite Frankok, Miriam Mendozak eta Juan Kruz Igerabidek ipuinak kontatuko dituzte.

Gainera, hilaren 27an Literattipia egingo dute, herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatu dutena. Bertan, liburu-trukea egiteaz gain, Jesus Olaizola 'Txiliku' idazle zarauztarra omenduko dute, haur eta gazte literaturari egindako ekarpen oparoagatik ezaguna dena.

Igandez ere bai, hilak 27, 'Oroimenaren aingura' altxako dute zaintza eta sorkuntzaren inguruan jardungo diren hizketaldian. Antoniano aretoan, 12.00etan, zaintza lanek sorkuntzan duten paperaz ariko dira Anjel Lertxundi, Morau eta Maddi Zubeldia, zaintzaren inguruko lan bana egin baitute azkenaldian; batak nobela, besteak diskoa, hirugarrenak antzezlana. Jon Abrilek egingo ditu saioko gidari lanak. Ondoren, 17.00etan, Txakur Gorria taldearen 'Lau' emanaldia ikusi ahalko dute bertaratutakoek.

 

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos