http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal kulturan sakonduko duten ikerketa-proiektuak 160.000 euro bananduko dira

Arabako Errioxako upeltegia.
Arabako Errioxako upeltegia. / Igor Aizpuru

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak iazko diru-kopuru berbera bideratuko du, baina lan bakoitzaren gehieneko kopurua murriztu du eta 13.000 eurokoa izango da

VIRGINIA ENEBRAL

Euskal kultura-ondarea ikertzeko lanak bultzatzeko asmoari eutsiz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 160.000 euroko kontu-saila bultzatu du. Epea zabalik dago jada eta lanak 2018ko urriaren 2an amaituta eta emanda egon behar dira. Iaz 16.000 euro jaso zitzaketen arren, aurten ikerketa proiektu bakoitzak 13.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez ere. Murrizketa honek ahalik eta proiektu gehien eraginkortasunez laguntzea lortu nahi du; izan ere, aurreko deialdian 20 proiektu aurkeztu ziren eta 10 lanek jaso zuten diru-laguntza.

Gobernu Batzordeak onarturiko laguntza honen helburua ikertzaileak baliabideez hornitzea da, esparru horretan proiektuak garatu ditzaten eta, horrela, «ondarearen osotasuna babesten laguntzeko, hura aberastuz eta hedatuz». Laguntza horiek Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren bidez sustatzen dira, beti Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Aniztasuna

Diru-laguntza hauen erabilgarritasuna nabamerna da. «Harrera bikaina izan ohi dute, haiei esker era askotako elementuak babesteko irizpideak aztertu izan baitira: Arabako Errioxako upeltegiak, Gerra Zibileko defentsa egiturak, Arabako erromatarren galtzada edo industriari loturiko ondare higigarria. Elementuen aniztasuna eta hartzen duen ibilbide kronologikoa oso zabalak dira», azpimarratu zuen Imanol Agote Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zuzendariak.

Uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, euskal kultura-ondarearen babesa, aberastea, hedapena eta sustapena bermatzen ditu; ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondareari buruzko lege berria bidali du Legebiltzarrera, talde politiko guztien artean eztabaidatzeko. Legeak, hain zuzen ere, euskal kultura-ondare material zein immateriala babesteko borondate horretan sakondu nahi du.

Fotos

Vídeos