http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal kulturako eta gizarteko pertsonaia ezagunek parte hartuko dute ‘Topaketalk’ jardunaldietan

Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria. / B. Castillo

Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Kepa Junkera, Iñaki Perurena, Izaro Andrés, Txaro Arrazola eta Alberto Iñurrategi izango dira herri ezberdinetan

IZASKUN MOYANO

'Topaketalk' programaren aurkeztu da dagoeneko Artium Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Zentro-Museoan. MondragonLingua-k antolatu du Artiumekin eta Save the Children erakundearekin batera eta komunikazioa, sormen artistikoa eta hizkuntzen arteko harremanak ditu ardatz, alderdi emozionaletik jorratuta.

Euskal kulturako eta gizarteako pertsonaia ezagunak izango dira topaketen protagonistak. Eta ez dira ohiko hitzaldiak izango, formatu originalak dituzten diziplina anitzeko ekintzak baizik, eta bertan bizitzaren fase desberdinetan artean, musikan, lan humanitarioan edo kirolean izandako esperientzia pertsonalak kontatuko dituzte, zenbait kasutan zuzeneko musika-emanaldiekin txandakatuta.

Programa pasa den astelehenean abiatu zen eta urriaren 20ra arte luzatuko da. Vitoria-Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Koldo Mitxelena Kulturunea), Bilbon (Espacio DOCK), Arrasaten (Kulturate) eta Oñatin (Kultur Etxea) egingo da eta ondokoen parte hartuko dute bertan besteak beste: Gorka Urbizuk, Kepa Junkerak, Iñaki Perurenak, Izaro Andrések, Txaro Arrazolak eta Alberto Iñurrategik. Batzuetan protagonistek ezagutzen dituzten hizkuntzekin izandako harremanari buruz eta ikaste-prozesuaz hitz egingo dute. Beste batzuetan, elkarrizketak adierazpide kulturalak, hizkuntzak eta komunikatzeko beste modu batzuk jarriko dira harremanetan.

Hala, esate baterako, Iñaki Perurena eta Kepa Junkera protagonista izango dituen TRIKIHARRIA performancera hurbilduko direnek Jorge Oteizaren harrizko eskultura bat ikusteko aukera izango dute: 1973an egindako Estela funeraria señalando la proximidad de Lemóniz, hain zuzen. Gorka Urbizuk eta Izaro Andrések, berriz, Turn on the radio izeneko Eduardo Balanzaren instalazio bat eta Patti Smith-en argazki bat aukeratu dituzte Rockomunikazioa izeneko beren esku-hartzerako. Azkenik, Hizkuntzek biziak salbatzen dituztenean saioak Txaro Arrazolaren hiru margolan izango ditu ikusgai: 'Campos de refugiados', 'Cincuenta y tres años (Oriente Medio)' eta 'Cola de la historia'.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos