http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal Dantzarien Biltzarrak 2017ko Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko du Barakaldon

Dantzari batzuk dantza egiten. / Lehior Elorriaga

Urriaren 7an Euskal Herriko hainbat dantza taldek hartuko dute parte musikaz beteriko egun honetan

IZASKUN MOYANO

Urtero bezala, Euskal Dantzarien Biltzarrak 2017ko Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko du hurrengo Urriaren 7an Barakaldon. Ekintzan, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Behe Nafarroako eta Lapurdiko hainbat dantza talde hartuko dute parte euren dantza desberdinak erakusteko hurbiltzen diren guztiei musikaz beteriko egun honetan.

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekintza, goizean zehar Barakaldoko erdiko kaleetan egingo den animazioarekin hasiko da, bertan, erraldoiak, musikariak eta abar egongo dira hara hurbiltzen den pertsona orok beraiekin dantza eta kanta egin dezan.

Eguerdiko ordu batetatik aurrera, bertaratzen diren guztiak ospatuko den kantu-dantzan parte hartzeko aukera izango dute. Geroago, arratsaldeko 16:30etan dantza taldeei harrera egingo zaie, 18:00 Barakaldoko kaleetatik kalejira batekin jarraitzeko. 18:30etatik aurrera, dantza emanaldi nagusia egingo da San Vicente elizako plazan Euskal Herri osoko dantza errepertorio zabal batekin eta ondoren, 20:00etatik 22:00etara, Sakatu Elektrotxaranga egongo da.

Gauean, Herri afaria egingo da eta eguna, Laiotz taldearen eskutik San Vicente elizako plazan antolatutako Erromeria-Dantzaldi batekin bukatuko da. Gainera, 16:30etatik 21:00ak arte, artisauen folklore azoka ikusi ahal izango dute hurbiltzen diren pertsona guztiak. Euria egingo balu, ekintza guztiak, Lasesarreko polikiroldegian izango dira.

Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Barakaldo hiriaren, BBKren eta San Bizente Ostalaritza Elkartearen laguntza izango du.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos