http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerlanetarako Jesus Maria Leizaola Sariaren edizio berria abian da

Aurtengo edizioan saria 30.000 eurokoa izango da, 2017an baino 16.000 euro gehiago

ELCORREO.COM

Euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerketa sustatzeko Jesus Maria Leizaola Sarirako deialdiaren inguruan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) hartutako ebazpena argitaratu du ostegun honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA). HAEEren 2018rako Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren barruan kokatuta dago deialdia, eta 30.000 euro bideratuko dira horretara, hau da, 2017an baino 16.000 euro gehiago.

Jesus Maria Leizaola Sariak hainbat azterketa ikuspegitan oinarrituta egin diren eta euskal autonomiari buruzkoak diren edota euskal autonomia aztertzen edo sakontzen lagun dezaketen ikerketa lanetara zuzenduta daude.

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioan saria 30.000 eurokoa izango da (2017an baino 16.000 euro gehiago), eta honela banatuko da: 20.000 euro lehen sarirako eta 10.000 euro accesit baterako.

Jesus Maria Leizaola Saria pertsona indibidualei zein horretarako osatutako lantaldeei eman ahal izango zaie. Lanak argitaratu gabeak izango dira, eta ekainaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira ivap.euskadi.eus webgunean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 1990ean sortu zuen saria, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle adierazgarrienetako bat izandakoa gogoratuz, eta euskal autonomia sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzeko eta hedatzeko.

Harrezkero, erakundeak sariaren deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos