http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal autogobernuaren aldarrikapenaren eta Bilboko lehendabiziko alkatetza demokratikoaren ehungarren urteurrena

Aritz Ipiña antolatzailea eta Bizkaiko Eusko Ikaskuntzako Rosa Miren Pagola./E. C.
Aritz Ipiña antolatzailea eta Bizkaiko Eusko Ikaskuntzako Rosa Miren Pagola. / E. C.

Bilboko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak hitzaldi berezi bat antolatu zuten atzo Bidebarrietako Kulturgunean

ELCORREO.COM

1917ko abuztuko greba orokorrak, euskal autogobernuaren aldarrikapenak eta Bilboko lehendabiziko alkatetza demokratikoak 100 urte bete dituzte aurten. Hau dela eta, Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak sinposioa antolatu zuten atzo Bilbon. Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 6etan hasita, bi orduz, hiru gertakari garrantzitsu horien gainean hitz egin zen. Ekitaldian hainbat espezialistek haien ekarpenak azaldu zituzten.

Bizkaiako hiriburuan ospatu zen sinposioa ekitaldiaren XXI. edizioan egin zen. Bertan, berriro ere, Eusko Ikaskuntza eta Bilboko Udalak parte hartu zuten. Aurtengo helburua greba orokorra, euskal autogobernuaren aldarrikapena eta Bilboko lehendabiziko alkatetzaren urteurrena ospatzea izan da.

Baina, nortzuk izan ziren gertakari hauen protagonistak? Nolakoak izan ziren Mario Aranaren gobernuaren lehen pausuak? Euskal autogobernuari buruzko eztabaidek zer ekarri zuten? Nola eraldatzen ari zen Bilbo mende hasiera hartan? Galdera horiei guztiei erantzuna eman zioten atzoko solasaldian protagonista izan ziren hamaika hizlariek.

Ekitaldiari Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko lehendakariorde Rosa Miren Pagolak eman zion hasiera. Sinposioaren irekiera ofizialaren ostean, Joseba Agirreazkuenagak hartu zuen hitza, Bilboko lehenbiziko alkate demokratikoak aurkeztuz. Jardunaldia Begoña Villanuevak itxi zuen. Sinposiora 50 lagun baino gehiago hurbildu ziren. Gainera, ekitaldia bukatu eta gero, gai horietaz guztietaz hitz egiteko aukera egon zen, eztabaida interesgarri bat piztuz.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos