http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ahoko minbizia pairatzen duten herritarren kopuruak gora egin du nabarmen Euskadin

Ahozko minbiziaren kontra borrokatzeko operazioa./E.C.
Ahozko minbiziaren kontra borrokatzeko operazioa. / E.C.

Urtean 23 kasu berri detektatzen dira 100.000 biztanleko, hots, Europan aurkitzen denaren bikoitza

IZASKUN MOYANO

Zoritxarrez, Euskadin gero eta gehiago dira ahoko minbizia sufritzen duten herritarrak. Izan ere, urtean 100,000 biztanleko 23 kasu berri aurkitzen dira. Kopurua kezkagarria da oso, Europarekin alderatuz, zifra bikoiztu egiten baita. Badirudi, tabakoa eta alkoholaren kontsumo larregizko kontsumoak zerikusia duela datuotan, eta baita giza papilomaren birusak ere. Aipatzekoa da minbizi hau pairatzeko aukerak bikoiztu egiten direla gizonetan emakumeekin alderatuz.

Hori dela eta, adituen esanetan, ezinbestekoa da ahoko osasuna behar den bezala zaintzea. Era honetan, minbizia lehenago detektatu eta errazago kendu dadin. Bestalde, ohitura kaltegarriak alde batera utzi, edota tabakoa eta alkoholaren kontsumoa murriztea ere aholkatzen dute, minbizia pairatzeko aukera txikiagoa izan dezagun. Izan ere, biak ala biak minbizi hau duten biztanleen %70arekin estuki lotuta daude. Gainera, tabako eta alkohol asko kontsumitzen duenak minbizi hau sufritzeko aukera sei aldiz areagotzen da. Adi ibili behar dira baita cannabisa kontsumitzen duten herritarrak ere.

Hala eta guztiz ere, badaude ahoko minbizia izateko aukerak handitzen dituzten faktoreak ere. Beste batzuen artean, gezurrezko haginak gaizki jarrita izatea, eguzkipean ordu asko egotea, sistema inmunitarioa kaltetzen duten sendagailak hartzea, haginak behar bezain beste ez garbitzea eta elikadura okerra izatea edota gaizki jatea.

Sintomari dagokienez, ohikoena, mina, irritazioa, orban gorri zein zuriak, sentsibilitatea, jateko, hitz egiteko edota mihia mugitzeko ezintasuna eta goserik ez izatea dira.

Aipagarriak dira atzera begira aurkitu ditugun datu batzuk. Izan ere, 2005. urtean 161 pertsona zendu ziren ezpainetan, ahoan eta faringean detektatutako tumore txarren ondorioz. Mundu mailan urtean, 50 urtetik gorako 600,000 aho, eztarri, amigdala, zein mihiko minbizi kasu berri hartzen dira.

Adituen ustez, geroz eta arinago detektatu, are eta bizkorragoa izango da kentzeko prozesua. Baina zoritxarrez, kasu gehienetan tumorea garatuta dagoenean aurkitzen da. Ondorioz, gaixoen kopuru erdia lehendabiziko bost urteetan hiltzen da. Harritzekoa bada ere, heriotza tasa bularreko minbizia zein kolon minbiziarena baino altuagoa da. Honako hauen kasuetan, hiru gaixotatik bik aurrera ateratzea lortzen dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos