http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadiko sei hezegune, Ramsar zerrendan

Urdaibai, Guardiako Urmaelak eta Txingudi, Uribarri-Ganboa urtegiko adarra, Añanako Gatzaga, Arreo-Caicedo Yuso aintzira eta Salburua daude hor sartuta

Euskadiko sei hezegune Ramsar zerrendan daude sartuta: Urdaibai, Guardiako Urmaelak eta Txingudi, Uribarri-Ganboa urtegiko adarra, Añanako Gatzaga, Arreo-Caicedo Yuso aintzira eta Salburua.

URA, Uraren Euskal Agentziak, aurreko astean jakinarazi zuenez, 1971ko otsailean Ramsar hirian (Iran) Nazioartean garrantzia duten Hezeguneen gaineko Konbentzioa sinatu izana ospatzen da otsailero Kostaldeko eta barnealdeko hezeguneak ekosistema oso garrantzitsuak direla gogoraratzeko. Horrela, biodibertsitatea babesten dute, sare trofikoak mantentzen dituzten eta mantenugaiak birziklatzea ahalbidetzen dute, besteak beste. Bestalde, bestelako funtzio hidrologiko nabarmenak dituzte, hala nola akuiferoak betetzea edota uholdea mantsoaraztea.

URAren arabera, mendeetan zehar, hezeguneak ez dira behar beste aintzatetsi: drainatu behar zirenaren ustea orokortua zen, nekazaritza, edota herri-hirien garapenari toki egin behar zitzaiolakoan, edota osasun arazoak saihesten zelakoan. Zorionez, azken hamarkadetan uste horiek aldatu egin dira, eta pertzepzio horren aldaketaren seinalea aurreko ostiralean ospatu zen, Nazioartean garrantzia duten Hezeguneen gaineko Konbentzioa 1971ko otsailaren 2an sinatu zelako.

Konbentzioak nazioartean garrantzi nabarmeneko hezeguneen zerrenda zehaztu zuen, eta EAEk sei hezegune ditu: Urdaibai, Guardiako Urmaelak eta Txingudi, Uribarri-Ganboa urtegiko adarra, Añanako Gatzaga, Arreo-Caicedo Yuso aintzira eta Salburua.

Halaber, EAEn bestelako hezegune ugari daude, bai ibai garrantzitsuen bokaletik gertuagoko ibai tarteak (Barbadun, Nerbioi, Butroe, Oka, Lea, Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa), bai naturalki osatutako laku, aintzira edo ur baltsak (klimak, zoru motek eta orografiak elkarlanean sortuak).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos