http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizitza esperientziak, Europa jauregian

SERGIO EGUÍA

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek Eginaren Eginez elkarteak antolatu duen Bizitza Independenteari buruzko Jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte, Europa jauregian; bertan izan dira, halaber, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabal, eta foru diputatu Marian Olabarrieta.

Mugimendu horren inguruan beste erkidego eta probintzia batzuetan garatzen ari diren esperientziak ezagutarazi dira topaketan. López de Munainek hitzetan, “helburu komuna dugu: desgaitasuna duten pertsonak bizitzaren arlo guztietan integratzea. Hori dela eta, alderdi orotan hiria irisgarriagoa eta integratzaileagoa bihurtzen saiatzen gara Udalean: hirigintza, gizartea, osasuna, hezkuntza, etab. Azken batean, desberdina dena osotasunaren zatia izan dadin hirian. Dibertsitatea errespetatzen eta balioesten duen hiria lortu nahi dugu, zeinean pertsonek bere bizitza-proiektua erabaitzerik izango baitute”.

Bizitza independentea Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak bultzatzen dituen zahartze aktiboaren politiketan jasotako ideia da. Auzoetan lan handia egiten ari da adinekoei laguntzeko sareak sortzen. Orobat, adinekoentzako aholkularitza juridikoa jarri da martxan, haiek erabaki dezaten lege-auziez, eta ez bestek. Horri Etxean Laguntzeko Zerbitzua gehitu behar zaio, zeinari esker adinekoek etxean bizitzen jarraitu ahal baitute, egoitza batera joan beharrik gabe. “Zerbitzu eta programa horiek adinekoei beren bizitzen norabidea erabakitzen laguntzen diete, guztiok baitugu horretarako eskubidea, errespetatu beharrekoa”, azaldu du López de Munainek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos