http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Europa jauregian aurkeztuko dira “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren proiektuak

Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 11:30etik 12:40ra plazaratuko dira proiektuak

I.AGOTE

Irailaren 28, 29 eta 30ean ezagutu ahalko dira zuzenean “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren barruan bozkatu daitezkeen proiektuetako batzuk (34 zehazki), proposatzaileek berek aurkeztuko baitituzte Europa biltzar jauregiko Olarizu aretoan; urriaren 9tik 22ra bitartean eman ahalko da botoa, eta emaitzen arabera 2018 eta 2019ko aurrekontuetan hiru milioi eurorainoko gastua sartuko da.

Proiektuen proposatzaileek berek aurkeztuko dituzte, eta aurkezpenak grabatu egingo dira, udalaren web-orrian ere kontsultatzerik izan dadin.

Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 11:30etik 12:40ra plazaratuko dira proiektuak, eta nahi duen orok parte hartu ahalko du. Aurkezpenen programa oharrari erantsita doa.

Proiektu guztiak Europa jauregian daude ikusgai, irailaren 28tik urriaren 1era jarritako erakusketa finkoan, biltzar etxeko ordutegiaren barruan. Horrez gain, urriaren 5, 6 eta 7an proiektuen berri emango da hiriko zenbait kaletan.

Bozketa urriaren 9tik 22ra arte egingo da, bi bide baliatuz: online edo eta aurrez aurre, herritarrei laguntzeko bulegoen lan-ordutegian (09:30 – 20:00), horretarako propio prestatutako aplikazioa baten bidez.

Webgunean HUT (aktibatuta egon behar du) edo ziurtagiri digitala duen txartel bat baliatuz identifikatu beharra dago. Bulegoetan nahikoa izango da NANa, pasaportea edo identifikazio pertsonalerako beste agiri baten jatorrizkoa aurkeztea.

Bozketa-epea amaitu baino lehen 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon beharra dago bozkatu ahal izateko.

Fotos

Vídeos