http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Europa biltzar-etxea, Miniature Pintxo Congressen egoitza izango da aste honetan

Gorka Urtaran alkateak, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Arabako ahaldun nagusiak inauguratu dute gastronomiaren 80 profesional bilduko dituen topaketa honen bosgarren edizioa

I.AGOTE

Miniature Pintxo Congressen 2018ko edizioa tamaina txikiko sukaldaritzaren finkapenarena da, eta horrela frogatu du egitarau sozial eta ludikoaren inguruko harrera apartak, zeinak aurrea hartu dion egitarau profesionalari, eta hiriko beste leku batzuetara zabaldu dena, esaterako Iradier Arenara, Azoka plazara (Abastos fundazioa) eta hiriko zenbait jatetxetara.

Alkateak azpimarratu duenez, «Gasteizek eta Arabak argi bereziz distiratzen duten profesionalak dituzte, etxean zein kanpoan distiratu ere, baina egia da lan eta ospe hori errazago ikus daitezen erakunde, elkarte eta komunikabideen laguntza behar dutela. Inauguratzen dugun honen eta antzeko biltzarrek –zeinetan profesionalak eta ikusleak elkartzen diren, emakumea omentzen den, haurrengana hurbiltzen, eta benetan duen balioa aitortzen diona tokiko produktuetan oinarritutako guneak, gure Azoka plaza kasu– sare esanguratsua ehuntzen laguntzen dute, garrantzitsuak sektorearentzat baina baita hiriarentzat berarentzat ere».

Argentina da aurtengo jardunadi profesionaletako herrialde gonbidatua, eta lau izen ospetsu etorriko zaizkigu handik horren harira: Samanta Leske (Argentinako Gastronomiaren Institutua), Mercedes Solís (Buenos Aireseko Masticar Gastronomia Feriako koordinatzailea), Rodrigo Llanes (San Luiseko Epic hoteleko sukaldariburua) eta Javier Rodríguez (Córdabako El Papagayo jatetxea).

Horiei bilduko zaie Paulo Airado, Donostiako Amelia jatetxeko sukaldariburu argentinarra, zeinaren eskutik etorri den aldaketa bakarra Euskadiko Michelin izarren artean; Amelia jatetxearen filosofia azalduko du, hots, bere sukaldaritzaren funtsa, tokiko produktuetan oinarritua.

Baina Argentina ez da izango Miniaturen ordezkatutako herrialde bakarra. Erresuma batuak eta Irlandak tapei eta pintxoak ulertzeko modua ekarriko dute, besteak beste Rob Curley eta Nick Foley sukaldarien eskutik; laguntzaile izango dituzte Gorka Arrieta gasteiztarra eta Londreseko tapa-sukaldaritza espainiarraren aitzindaria, José Pizarro extremadurarra, duela hogei urtetik gora han bizi dena.

Jardunaldi profesionalak indartsu hasi dira, Mugaritzeko sorkuntzei eta pintxoekin konpartitzen duten lekuari buruzko hitzaldi batekin, jatetxe bereko I+G lantaldeko Julián Oteroren eskutik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos