http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Etxebizitzen salerosketak %8 egin zuen gora maiatzean

Garellanoko etxebizitzak. / Yvonne Fernández

Etxebizitza erabiliaren merkatuan 1.394 operazio egin ziren aurtengo maiatzean, aurreko urtekoan baino %11,56 gehiago

ELCORREO.COM

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.755 etxebizitza salerosi ziren joan den maiatzean, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %8 gehiago. Horrela, 100.000 biztanleko 102 operazio egin ziren, INE estatistika erakundeak argitaratu dituen datuen arabera.

Etxebizitza erabiliaren merkatuan 1.394 operazio egin ziren aurtengo maiatzean, aurreko urtekoan baino %11,56 gehiago, eta etxebizitza berriaren merkatuan, aldiz, 361 salerosketa, hots, 2016ko hilabete berean baino %5 gutxiago.

Maiatzean salerositako etxebizitza guztien artetik, 1.596 operazio merkatu librean egin ziren, iaz baino %13,56 gehiago, eta 159 etxebizitza babestuaren merkatuan, 2016an baino %27,7 gutxiago.

Temas

Ine, Euskera

Fotos

Vídeos