http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Etxebarrik langile euskaldunak kontratatu nahi ditu

Langile talde bat, Etxebarrin./Pedro Urresti
Langile talde bat, Etxebarrin. / Pedro Urresti

Honek tabernari, dendari, ume-zaintzaile, irakasle, entrenatzaile eta bestelako lanpostuen eskaera zein eskaintza egitea ahalbidetzen du

IZASKUN MOYANO

Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak langile euskaldunak bilatzeko eta kontratatzeko tresna berri aurkeztu berri du, Interneteko atari berri, hain zuzen ere: beharsarea.net eta zehazki etxebarritarrentzat.

Udalerrian euskararen erabilera areagotuz doa eta honenbestez, euskaldunak diren tabernari, dendari, ume-zaintzaile, begirale, klase partikularretarako irakasle, entrenatzaile eta bestelako lanpostuen eskaera gero eta handiagoa da.

Zerbitzu hori betetzeko beharsarea.net ataria bi norabideetan prestatuta dago, izan ere zuzenean kudatzen ditu bai lan-eskaera bai lan-eskaintza. Alde batetik, lan egiteko jende euskalduna behar duten Etxebarriko familia, enpresa, denda, taberna, elkarte eta erakundeak hartzen ditu. Eta beste aldetik, euskaraz lan horiek burutzeko prest dagoen jendearekin kontaktuan jartzen ditu.

Beraz, euskaraz lanen bat egiteko jendea behar dutenek, orain bide erraz eta zuzena izango dute Interneten: beharsarea.net. Horrez gain Udal Euskara Zerbitzuak laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditu iragarkia jartzeko unean.

Izen aldaketa

'Etxebarri' izendapen ofiziala nahiko berria da. Udalerria ezagutzera emateko izena izan arren, izena ofiziala da 2005eko urtarrilaren 13tik. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 2004ko azaroaren 30ean, Bizkaiko Batzar Nagusietan aldaketaren behin-betiko onarpena izan zuen, ordura arte 'Etxebarri, Doneztebeko Elizatea/Etxebarri, San Esteban elizatea' baitzen.

Aldaketa honek, izenaren erabilera arrazionalizatu eta sinplifikatu nahi zuen; hizkuntza bakar batean luzeegia izateaz gain, zailagoa zen bi hizkuntza ofizialetan erabiltzea: euskaraz eta gaztelaniaz.

Fotos

Vídeos