http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Etxebarrik 681.000 euroko aurrekontuaren aldaketa egin du

Inbertsiorik nagusiena Santa Marina kaleko beheko aldearen berrunbanizazioa da

ELCORREO.COM

Etxebarriko Udalaren osoko bilkurak, urteko aurrekontuaren azken aldaketa onartu zuen. LVP-ren eta PSE/PSOE-ren aldeko bozkekin eta EH Bilduren eta EAJ/PNV-ren abstentzioarekin onartu zuen. Zenbatekoa 681.000 eurokoa da, eta diruzaintzako gerakinei kargu eginez.

Inbertsiorik garrantzitsuena Santa Marina kaleko beheko aldearen berrurbanizazioa da (2., 4., 6., 8., 1. zenbakietan), 500.000 euroko aurrekontuarekin. Asmoa kale hori ordenatzea da. Horrela, espazio publikoa hobetzea eta aparkaleku gisa errekuperatzea harribidearekin batzen den eremua espero dute. Gainera zabaldu eta hobetu egingo da Kultur Etxearekin batzen den bidearen argiztapena. Izan ere, hasia da dagoeneko bizilagunei bideratu beharreko informazio eta parte-hartze prozesua.

Besokosolo parkearen handitzeak dakarren lurzatiaren berregokitzapenerako 130.000 € bideratuko dira. Lursail hau Eskola publikoaren erabilerarako erreserbatua egon arren, beharrezkoa izan arte erabilera bat eman nahi zaio.

Azkenik, 36.000 € bideratuko dira Liburutegi gisa erabilitako Bekosoloko Txaletaren aterpea ordezkatzeko, eta 15.000 € Elizara sarbidea kaleko Maisuen Etxearen Eraikineko estalkiaren konponketa-lanetarako. Azpiegitura honetarako Bulego Teknikoari txosten bat eskatu zaio, eraikinaren egoeraren eta egungo legedira egokitzeko ezinbesteko inbertsioen berri eman dezan.

Guztira 681.000 euroko inbertsioa izango da. Kantitate hau aurrekontuari batu zaio. Hau guztia azpiegituren hobekuntza bat izateaz gain, espazio publikoaren hobekuntzan eta erabileran aurrerapausoak dira, Etxebarriko Udalaren aburuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos