http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Etxebarrik 1.000 euroko diru-laguntza eman dio Salvamento Maritimo Humanitario elkarteari

2015eko azaroan, errefuxiatuen krisia okerrera zihoala eta, Salvamento Marítimo Humanitario elkartea sortu zen Euskadin

ELCORREO.COM

Etxebarriko Udalak gizarte larrialdietarako partida mantentzen jarraitzen du. Gaur egun, laguntza humanitariorako fondoak 2.000 euroko hornidura dauka. Garapenerako Lankidetza Saileko Zinegotzi ordezkariek 1.000 euroko larrialdi laguntza eman dute 2017ko aurrekontuetan kargatzeko, 'Salvamento Marítimo Humanitario' elkarteari laguntza eskaintzeko.

2015eko azaroan, errefuxiatuen krisia okerrera zihoala eta, Salvamento Marítimo Humanitario elkartea sortu zen Euskadin. Duela hilabete batzuk, Etxebarriko Udaleko Lankidetza Saila GKE horrekin jarri zen harremanetan; informazioa jaso ondoren, ahal zen neurrian laguntzea ematea erabaki zen.

Lehenik eta behin GKEaren beraren 'Maydayterraneo' izeneko proiektua jarri zen martxan. Herritarren parte hartzea dauka oinarri. Zorionez, Etxebarri herri solidarioa eta parte-hartzailea da eta herritar askoren laguntza izan zuten; lokal batzuek (tabernak, batez ere), itsulapikoak jarri zituzten, gerora GKEari emateko dirua biltzeko.

Beranduago, urrian, Gervasio Sánchez argazkilariaren argazki-erakusketa bat egin zen kultur etxean, 'Sarajevo, Guerra y Paz' izenburupean, Eudelen laguntzari esker, erakusketa ibiltari moduan mantendu baitu. EHelburua gerraren ondoriozko egoeren inguruan jendea sentsibilizatzea izan zen, Bosnian egindako argazkiak erabiliz.

Proiektu hori burutzeko SMH erakundearen elkarlana izan zen. Chiosen egiten duten lanaz gain, 'Just Wait' izeneko film laburra aurkeztu zuten. Izenburu gisa erabilitako 'aitzakia' hori da, hain zuzen ere, errefuxiatuek tokiko eta nazioarteko administrazioengandik jasotzen dutena, arreta emateko unean. Denboran luzatzen den esaldia, 'just wait', erantzun argirik eman gabe.

Emandako laguntzaren bidez, negurako materiala bildu eta martxan dituzten proiektu solidarioetarako itsasontzia mantendu ahal izango dute.

2018ra begira, SMH erakundearen asmoa Chiosen osasun lana egiten jarraitzea da, betiere egoeraren bilakaeraren jarraipena eginez. Beharrezkoa izatekotan, itsasoko salbamendu lanei ekingo liekete. Mugarik gabeko Medikuen erakundeak Lesbos eta Semoseko errefuxiatu kanpalekuetan dauden saturazio egoera eta baldintza txarren inguruan berri eman du, 2300 pertsonentzako prestatutako eremu batean 7000 pertsona inguru bizi baitira. Egunean 70 errefuxiatu heltzen dira, batez beste.

Bestalde, 'Maydayterraneo' proiektuaren xedea ekintza esparrua handitzea da, bai denbora aldetik, baita geografikoki ere. 2018ko martxotik aurrera hor egon nahi dute, printzipioz LIBIAko kostaldearen aurreko SAR eremuan, baina Espainiako Itsas Salbamenduaren kolaborazio-hitzarmen bat lantzeko aukera aztertuko dute, edozein unetan erantzuna sendotzeko aukerarekin, Alboraneko itsas eremuan gero eta ontzi gehiago abiatzen baitira.

Hileroko gutxi gora beherako kostua 50.000 eurokoa da, betiere ontziek behar dituzten konponketen arabera; izan ere, antzinatasuna kontuan izanda, normala da konponketak egin behar izatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos