http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

ETB-1ek gazteak behar ditu saio berri baterako

Gazte talde bat unibertsitaterako bidean.
Gazte talde bat unibertsitaterako bidean. / Luis Ángel Gómez

Parte hartzaileek haien mugak gainditzeko desioa izan behar dute

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Gaztea zara eta telebistan ateratzea gustatuko litzaizuke? ETB-1 zure bila dabil. Neska-mutil ausartak behar ditu bere saio berrirako. Parte hartzaileek euren burua ondo ezagutu behar dute eta gauza berriak probatzeko prest egotea ezinbestekoa da.

Euskal telebistak 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil prestatzen ari den saio berrirako. Uda ostean hasiko da eta xehetasunak ezagutzen ez ditugun arren, abenturazaleei zuzendutako programa prestatzen ari da ETB-1.

Kutxa bat izango da udazkenean estreinatuko den saio berri honen erdigunea. Horren helburua gazteei interesatzen zaizkien gaiak eta euren sentipenak, kezkak, ilusioak eta abar azaleratzea eta eztabaidan jartzea da.

Abentura horretan parte hartu nahi dituzten gazte ausarten bila dabiltzatenez, ikusleen laguntza behar dute. Zure datuak gurekasa@eitb.eus helbidera bidali behar dituzu edota WhatsApp bidez harremanetan jarri. Haien telefono zenbakia 626 335 702 da.

Castingak beste fase bat izango du, eta lehen hautaketan aukeratutakoekin aurrez aurreko casting bat egingo da. Azkenengo froga hori abuztuaren amaieran izango da.

Udazkenean estreinatuko den programa honen xedea gazteei zuzendutako programazioa indartzea da. Duela hilabete gutxi batzuk Euskal Telebistak Eusko Legebiltzarrean adierazi zuenez, haientzako saio gehiago sortu nahi ditu. Horrela, Gaztea izeneko programa bat hasiko da laster irratian egiten dutenaren antzekoa. Helburua 18 eta 30 urte arteko neska-mutilek dituzten kezkak asketzea da eta haiei interesatzen zaizkien gaiak joko dituzte: lehenengo lanpostuak, etxebizitza topatzea, ikasketak...

Fotos

Vídeos