http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurekin

Espermatozoideen hautaketa hobetzen duen estrategia berria garatu du EHU-k

Espermatozoideen marrazki bat./
Espermatozoideen marrazki bat.

Aldi berean, erabiltzeko erraza eta azkarra den hautaketa sorta bat merkaturatu nahi da, laguntza bidezko ugalketako kliniketan urte pare batzuetan erabilgarri izan daitekeena

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍABilbao

Seme-alabak izatea ez da beti kontu erreza. Bikote askok arazoak izaten dituzte haurdunaldia eragiteko eta, hori dela eta, giza espermatozoideen hautaketa egiteko metodoak hobetzen dituen SpermSelect izeneko proiektua garatu du Euskal Herriko Unibertsitateak. Nerea Subiran Fisiologia katedraduna izan da proiektu hau aurrera eraman duen taldearen arduraduna eta patente fasean dagoen metodoaren helburuak enbrioiaren kalitatea handitu eta laguntza bidezko ugalketako tekniken arrakasta %20an hobetzen du. Aldi berean, erabiltzeko erraza eta azkarra den hautaketa sorta bat merkaturatu nahi da, laguntza bidezko ugalketako kliniketan urte pare batzuetan erabilgarri izan daitekeena.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, SpermSelect proiektua espermatozoideen ahalmen ugalkorrak ezagutzeko asmoz egin den hamar urte luzeko lanaren emaitza da. «Mekanismo horiek hobeto ezagutuz gero, ernalezintasuna tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzeko aukera izateaz gain, laguntza bidezko ugalketako tratamenduak ere hobe ditzakegu, eta hor kokatzen da gure berrikuntza», nabarmendu du Subiranek.

Bestalde, ezagutza merkatura transferitzea sustatzen duen CaixaImpulse programak aukeratu duen lehen euskal proiektua da, eta, horri esker, 70.000 euroko diru laguntza jasoko du SpermSelect proiektuak.

«Programari esker, Euskal Herrian garatzen den ikerketa industria bioteknologikoan eta farmazeutikoan eskarmentu handia duten adituen aurrean ezagutarazteko aukera dugu, bai eta gure berrikuntzan oinarritutako start up baten sorreran parte hartzeko interesa izan zezaketen nazioarteko zein estatu mailako inbertsoreen aurrean ere», jakinarazi du ikertzaileak.

Heren batek baino ez du emaitza positiborik lortzen

Zenbatespenen arabera, 186 milioi pertsona inguruk ernalezintasun arazoak dituzte mundu osoan, eta kasuen %30etik %50era bitartean jatorria gizonean dago. Semen parametro normalak dituzten gizonen %20tik %30era bitartean zailtasunak ditu ernalarazteko. Laguntza bidezko ugalketako teknikak paziente horiek duten aukeretako bat badira ere, prozesu guztien heren batek baino ez du emaitza positiborik lortzen.

«Ernalezintasuna benetako arazo bat da egungo gizartetan. Egun, adin batera iritsita, denok daukagu laguntza bidezko ugalketako tratamendu bat jarraitu ahal izateko ugalketa klinika batengana joan behar izan duen ahaide edo lagunen bat», gogorarazi du Subiranek.

Ondorioz, bere iritziz, «gure berrikuntzak onura ukaezina dakar gizarterako eta, zehazki, beren ugalketa bizitzan zehar ernalezintasun arazoren bat izan duten bikote guztientzat».

Jon Irazusta Astiazaranek, Luis Casis Saenzek, Marta Gianzo Citoresek, Yosu Francok, Itziar Urizar Arenazak, Iraia Muñoa Hoyosek eta Maria Velascok osatzen dute Nerea Subiran buru duen ikerketa talde garrantzitsu hau.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos