http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Esperientzia gogor bezain politaren ondorengo pausoak

Ander Romarate eta Markel Alberdi igerilariak./
Ander Romarate eta Markel Alberdi igerilariak.

Markel Alberdi eta Ander Romaratek Joko Olinpikoetan parte hartu ostean ikasitako guztiaren inguruko hitzaldiak eskaintzen dituzte

IZASKUN MOYANO

Betidanik ezagutzen dute elkar Markel Alberdi (Eibar, 1991) eta Ander Romaratek (Eibar, 1994). Txikitan igeriketa talde berean entrenatzen ziren udalerrian, eta oso urrun heldu dira bakoitza bere modalitatean. Markelek, 2015eko uztailan munduko errekorra hautsi zuen 100 metrotako proban Bartzelonan. Honen harira, 2016an Rio de Janeiron ospatu ziren Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, emaitza handiak lortuz. Anderrek ordea, 2017ko Londreseko Joko Paraolinpikoetan izan zen, Europa eta Espainian bizkar eta bular igeriketan marka guztiak hautsi ostean.

Romarate Britainia Handiko hiriburutik itzultzean eskola ezberdinetatik telefono deiak jasotzen hasi zen, bere esperientzia ikasleekin zabaltzeko eskatuz. Eta Alberdiri ere gauza bera gertatu zitzaion. Biak ala biak lagunak zirela aprobetxatuz, batu eta MAR- Sharing Values izeneko proiektua sortu zuten. Igerilariek sare sozialetan zabaldu zuten beraien lana eta ezagun egiten joan dira. Izan ere, hasiera batean eskoletatik deitzen bazituzten ere, egun unibertsitate eta kirol klubetara joateko eskatzen diete eliteko kirolari izatearen gora beherak kontatzera.

Olinpiar Jokoetan bizitakoaz gain, entrenamendu orduak, alde batera utzi beharrekoa, elikadura, esfortzua, hartu behar izandako erabakiak… hainbat gairen inguruan mintzatzen dira. Alde batetik, esperientzia lau haizetara zabaltzen dute, eta beste alde batetik, entzule eta ikusle askoren aurrean hitz egiten ikasten dute. «Eragiten bagaituzte ez dakigu isiltzen», adierazi du txantxetan Alberdik. Beraien helburua, kirolak dituen alde negatiboak ere argitara eramatea da, gauzak ondo egiteko tresnak zeintzuk diren azalduta. Errealitate hau kontatzea badirudi jendeak asko estimatzen duela «hitzaldiok bukatzen beti zoriontzen baikaituzte», onartu du Romaratek.

Inoiz ahaztuko ez duten esperientziatzat dute biak Olinpiar Jokoetan parte hartu izana. Urte askotan burututako esfortzu gogorraren ondorengo oparia. Hainbat idolo ezagutzeko abagunea izan zuten, jarraitzaileen berotasuna sentitu eta ikuskizuna hurbiletik ikusi zuten. Hasierako ilusioa, geroago amets edota helburu bilakatu zitzaien. Ondorioz, sakrifizio handiak burutu behar izan zituzten: heldua egiteko prozesua aurreratu, lagunak eta ikasketak alde batera utzi, eta kirol psikologo batengana jo behar izan zuten Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestakuntza gisa. «Pertsona berri batean bilakatu nintzen, onerako zein txarrerako», aitortu du Anderrek. Izan ere, «bizitza hori ez zen erreala», gehitu du Markelek.

Txip aldaketa

Baieztapen gogorra bezain egiazkoa, Alberdirena. Horren saturatuta eta erreta bukatu zuen Olinpiar Jokoen ondoren, non igeriketa kirol modalitate gisa utzi egin zuela. Hobby bezala egiten du igeri orain, eta Donostian kirol kudeatzaile gisa lan egiten duelarik. Markel ez da hartutako erabakiaz damutzen, orain aurrerago aukerarik izan ez duen gauzak egiten diharduelako. Izan ere hilabete batzuen buruan Ingeniari ikasketak bukatuko ditu. Baina «kirol munduan lanean ikusten dut neure burua etorkizunean».

Anderrek ere txip-a aldatu zuen Londresetik itzultzerakoan. Egun, igeriketa alde batera utzi du, disziplinak eman beharreko guztia dagoeneko eman diola baieztatuz. Orain beste gauza batzuk ditu buruan. Kirol egokitutako koordinatzaile gisa dihardu lanean Bilbon, eta era berean doktoretza egiteko masterra ikasten ari da. Noizbehinka uretara sartzeko ohitura du, bere ezgaitasunarentzat onuragarria delako. Biak ala biak oso pozik daude egun daramaten bizitzarekin, eta iraganean sakrifizio handiak egin behar izan badituzte ere, elitean lehiatzea irribarre batekin gogoratuko dute luzaroan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos