http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa, Faduran

Gaur eta bihar ospatuko den lehiaketan 200 parte-hartzaile inguru bilduko dira

ELCORREO.COM

Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa egingo da gaur eta bihar Fadurako kiroldegian. Hamabost talde inguru gerturatuko dira Getxora eta Fadurako Kirolarien Egoitzan hartuko dute ostatu, Diskolari klubak antolatu eta 200 parte-hartzaile inguru bilduko dituen txapelketan lehiatzeko. Zalantzarik gabe, gero eta indar handiagoa hartzen ari duen kirola da eta, gauzak horrela, izugarrizko aukera da hobeto ezagutu nahi dutenen pertsonentzako.

Baina nola antolatuko da Fadurako lehiaketa? Txapelketa belarrezko lau zelaitan jokatuko da aldi berean eta aurretiazko txandak larunbat osoan zehar ospatuko direla aurreikusten da, azken fasea bihar goizean ospatuko delarik.

Talde mistoak

Ultimate frisbee zazpi kidek osaturiko bi talde mistoren arteko kirol modalitate lehia da, 100 metro luze eta 37 metro zabaleko zelaian jolasten dena. Taldeen helburua frisbeea elkarren artean pasatzea da, aurkako taldeko inork berau atzeman gabe, aldi berean aurkariaren zelaira hurbilduz, non paseen bukaerak puntuak gehitzea ahalbidetzen duen. Topaketek 90 minutuko iraupena izango dute.

Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da eta kirol hau ezagutzeko interesa duten pertsonak Diskolaris klubarekin jar daitezke kontaktuan ultimatebilbao@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos