http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Esleitu dira Txagorritxun AUOaren ondoan 182 lekuko aparkaleku berria egiteko lanak

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udalak, Osakidetzarekin batera, lurrazaleko aparkaleku berria egingo du Francisco Leandro Viana kalean, Txagorritxun, Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdu diren lekuak konpentsatzearren. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ospitale azpiegitura hobetzeko egiten ari den lanen eraginez hainbat aparkaleku kendu behar izan dira, eta hori konpentsatzeko bi neurri hartu dira: Lakuako autobus geltokiko aparkalekua doan uztea eta udalaren lursail batean aparkaleku berria egitea.

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Txagorritxuko aparkaleku berria egokitzeko lanak, 182 leku izango dituena. Urtaranen gobernuak lanak Balgorza enpresari esleitzea onetsi du, 270.973,11 euroan, BEZa barne. Lanak gauzatzeko epea bi hilabete eta erdikoa izango da. Osakidetzak finantzatzen lagunduko du.

Espazio Publikoaren Sailak landu duen proiektuak ospitalearen inguruan dauden trafiko arazoak konpondu nahi ditu, ibilgailuak zirkulatu eta aparkatzea ahalbidetuko duen parking funtzional baten bidez, eta oinezkoen sarbidea ere erraztuz. Lursailean ahalik eta eragin txikiena izatea nahi da.

Lursailak 5.500 metro koadro ditu. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, lau mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motozikletentzako zazpi leku jarriko dira, eta lau lorategi eremu. Ibilgailuak Francisco Leandro Viana kalearekiko perpendikularrean aparkatuko dira.

Fotos

Vídeos