Borrar
Lasesarre kiroldegiaren ondoan dago aterpe berria. Fernando Gómez
Eskualdeko lehendabiziko aterpetxe iraunkorra ireki dute Barakaldon

Eskualdeko lehendabiziko aterpetxe iraunkorra ireki dute Barakaldon

Lasesarreko kiroldegi ondoan ireki berri duten egoitzan 28 lagunentzako lekua eskainiko dute urte osoan zehar

Izaskun Moyano

Martes, 13 de febrero 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egun neguko une hotzenetakoan bizi gara. Azken egunetan Euskal Herrira hurbildu diren frente hotzak direla eta, giroko tenperatura asko jaitsi da. Herritar gehienek etxean sutondoan ala berogailu ondoan goxotan egoteko aukera duten arren, bada kale gorrian eguraldi kaxkarrari aurre egitera behartuta daudenak. Hauetako askok mantak eta sakoak baino ez dituzte gauez estaltzeko; baina zorionez, Ezkerraldean lagun batzuei hotzetik ihes egiteko aukera eskainiko zaie, urte osoan zehar.

Barakaldon, Lasesarre kiroldegiaren ondoan hain zuzen ere, 28 lagunentzako aterpetxe iraunkorra ireki berri dute. Izan ere, orain arte neguan soilik zegoen irekita, eta oraindik aurrera edozein urtarotan edonork bertan pasatu lezake gaua.

Bestalde, aterpeko arduradunek arinagoko egoitza utzi, eta 350 metro karratuko azalera dituzten instalazio berrietara mugitu dira. Joan den maiatzean hasitako lanak bukatu dituzte, eta hainbat izan dira aurkezpenean aipatu dituzten gune berriak. Beste batzuen artean, sarrera eta administrazio lekua, esku-hartze sozialeko aretoa, jantokia, kontsigna, higienerako atala edota logeletarako gunea. Horrez gain, aipatu beharra dago, LED teknologia ere jarri da, beraz, ekipamendu hori teknologia horretaz erabat horniturik dagoen lehen udal eraikina da.

Hala ere, duela hilabete inguru Eguneko Zentro berria jarri zuten martxan. Ordutegia luzatzea lortu dutenez, orain goizez eta arratsaldez zabalduko dute urteko egun guztietan, jaiegunak barne; hots, Zerbitzua astelehenetik igandera egongo da zabalik 21:30etik 8:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios