Borrar

Eskolatzeari buruzko solasaldia Getxo Elkartegian

Ikastetxeetan aurrematrikulazio-epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra izango da

elcorreo.com

Jueves, 25 de enero 2018, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Seme alabentzat hezkuntza eredua eta ikastetxea aukeratzeak duen garrantzia eztabaidaezina da. Hori dela eta, Getxoko Udalak gurasoentzako hitzaldia antolatu du datorren urtarrilaren 30ean, asteartean, Getxo Elkartegian, aurrematrikulazio-epea urtarrilaren 29tik otsailaren9ra bitartean izango dela kontutan hartuta. Gazteleraz izango den hitzaldia Iñaki Eizmendi hizlaria, pedagogoa eta soziolinguistikan adituak eskainiko du eta landuko den gaia 'Disfrutando de los idiomas. ¿Cómo ayudar a nuestros/as hijos/as con los idiomas y los estudios?' izango da. Gainera, aurten, bi familien esperientziak entzun ahal izango dituzte entzuleek. Izan ere, familia desberdinetako kide hauek bizi izan duten esperientzia kontatuko dute.

Hitzaldiaren eta aurrematrikulazioaren berri ematen duen Imanol Landa alkatearen eskutitza jasoko dute egun hauetan bi eta hiru urteko seme-alaben 1167 familiek eta baita urtebeteko 546 familiek ere, aipatutako ekitaldira joateko gonbidatzeko.

Kartan gogoratzen da eta Koldo Iturbe Euskara zinegotziak aipatu du «hezkuntza eleanitzak haurraren eskola-errendimendua indartu, aberastu eta hobetu egiten duela, eta eleaniztasuna B ereduak (elebiduna) eta batez ere D ereduak (euskara hutsez) bermatzen dutela».

Amaitzeko, www.getxo.eus/euskara udal webgunean ikusgai dagoen Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua begiratzea gomendatzen da. Urtero bezala, matrikula aukeratutako ikastetxean egin beharko dute interesdunek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios