http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eskola Digitalaren IV. Topaketak izango dira Bilbon

Bilboko Occidental Bilbao hotelean ospatuko dira otsailaren 21 eta 22an

ELCORREO.COM

Eskola Digitalaren IV. Topaketak antolatu dituzte Bilboko Occidental Bilbao hotelean, otsailaren 21 eta 22an. HEIZE (Bihe-Sarean) federazioak eta EHIGE konfederazioek euskal eskola publikoaren digitalizazioan laguntzeko sortu zuten Eskola Digitala proiektuaren alderdi garrantzitsua dira topaketak, eta Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzeko eta ikastetxeen ezagutza digitala hobetzeko asmoz antolatu dira.

Horrela, hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, irakasleen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izango dira topaketak, beste behin, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua, eta agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, ikastetxeen esperientziak, enpresen proiektu pedagogikoak eta tailer didaktikoak, argitaletxeen material aurkezpena, eta ekipoen eta materialen erakusketak entzuteko, ezagutzeko eta partekatzeko aukera izango da.

Besteak beste, Aduna Eskola Txikia, Orokieta Herri Eskola, Koldo Mitxelena BHI eta Lizardi BHIko kideek beren ikastetxeetan digitalizazioaren inguruan egindako esperientzien berri emango dute. Sortutako erronken aurrean topatu dituzten erantzunak eta aurrera begirako helburuei buruz ariko dira.

Horrela, hizlari ariko dira Fernando Trujillo Sáez Granadako Unibertsitateko irakasle eta IKT, kulturartekotasun, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntzan aditua eta Marc Sanz López Europa hegoaldeko Google for Education ekimenaren arduraduna. Halaber, 15 informatika enpresa, hezkuntza eduki eta gestio plataforma eta argitaletxe baino gehiagok beren produktuak aurkezteko parada izango dute.

Euskaltel eta Epson dira jardunaldien babesle nagusiak, formakuntzako bi eremurekin. Horrekin batera, stand zone delako bat izango da, enpresa ezberdinen gailu digital, produkzio teknologiko zein argitaletxeen gela eta ikastetxerako azken berriak ikusteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos